Urtarrilean, Bizkaiko eta Arabako medicusmundi elkarteak, Arde/Kubaho eta COFORWA tokiko elkarteekin batera eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzari esker, proiektu berri baten murgildu ginen, Kamonyi barrutiko emakumeen oinarrizko higienea eta saneamendua sustatuz kooperatiben eta ama nerabeen ahalduntzearekin jarraitzeko.
Kamonyiko emakumeen ahalduntze bidea higienea eta saneamenduaaren sustapenaren bitartez
Eta eta Iota urakanen aurka aritu gara Erdialdeko Amerikan
medicusmundi Bizkaian lanean ari gara dagoeneko Eta eta Iota urakanek Amerika Ertainetik pasatzean utzitako ondorioak arintzeko, aritzen garen tokiko gure kideei babesa emanez, bai Guatemalan bai Hondurasen.
Lehen Mailako Arreta bidegurutzean
Lehen mailako osasun-arretaren egoerari buruzko Osasun Publikoaren Defentsarako Elkarteen Federazioaren eta Medicus Mundiren Elkarteen Federazioaren komunikatua.
Ruandan euriteengatik larrialdiko ekintzak hasi ditugu
Irailean, Ruandako Kamonyi barrutiko 50 familiari larrialdiko ekintzak hasi zaizkie; izan ere, joan den abenduan eta maiatzean euri-jasak izan ziren eta, ondorioz, egoera ahulago batean aurkitzen dira.
Kongoko Errepublika Demokratiko-ko haurren malnutrizioaren aurkako borrokaren alde bozkatu
Aurten ere, medicusmundi Bizkaia elkarteak Kongoko Errepublika Demokratikoan, Biyelan, haurren malnutrizioaren aurkako borrokan jarraitu nahi dugu, Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen Zer0,7 Elkartasun Fondoa Elkartearekin batera. Horretarako, “COVID-19aren testuinguruan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Biyelan, haurren malnutrizioaren aurrean erantzun komunitarioa hobetzea” proiektua aurkeztu dugu. Proiektu hau aurrera eramateko zure botoa behar dugu. Laguntzen diguzu?
Gure Batzar Nagusira gonbidatzen zaitugu
Aurten, medicusmundi Bizkaia elkarteko Bazkideen Batzar Nagusia online formatuan egingo da irailaren 24an, 18:30ean. Zuzendaritza Batzordeak modu horretan egitea erabaki du, bazkide guztien segurtasuna bermatzeko eta Covid-19aren kutsatzeak prebenitzeko araudia errespetatzeko.
[ELKARRIZKETA] ASIER ALBERDI GARCIA DE EULATE: ”Garrantzitsua da osasunerako eskubidearen urraketa salatzen jarraitzea, eragin politiko eta sozialean lan egitea eta herrien arteko elkartasuna bultzatzea’’
Asierrek 10 urte inguru darama medicusmundi Bizkaiako bolondresa izaten, kooperante bezala hasi zen Guatemalan, eta gaur egun Bizkaian egiten ditugun ekintzetan laguntzen du. Erizaina da, gaur egun Basurton lan egiten du, COVID-19ari lehen lerroan aurre egiten.
[ELKARRIZKETA] ANGEL SORTO: “Nire bizitzako esperientzia hoberena daramat, izan ere pertsona moduan trebatu naiz, truke kulturala… Angel Sorto oso ezberdin bat daramat”
Ángel Sorto ingenilari agronomoa da lanbidez, baina 17 urtez jardun da kooperazio lanetan medicusmundi Bizkaiak Hondurasen egin dituen proiektuetan. Gaur, erakundeari agur esaten dio urte hauek nola izan diren kontatzen digularik.









