Trans* pertsonek osasun integrala izateko eskubidearen alde

1980an Alfred Hitchcock eta Jean-Paul Sartre hil ziren; Umberto Ecok El nombre de la rosa argitaratu zuen, eta Almodóvar-ek ‘Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón’ estreinatu zuen; Madrilgo Universidad Autónoman Emakumearen Azterlanen Mintegia (gaztelaniaz, Seminario de Estudios de la Mujer) inauguratu zen; eta Bartzelonan Asociación Grupo Alba izeneko elkarteak berariazko egoitza bat erreklamatzen […]

Zer0,7 erakundeak medicusmundi bizkaiak KEDan egiten duen lana finantzatzen jarraitzen du

Beste urte batez Zer0,7 elkarteak medicusmundi bizkaiak Kongoko Errepublika Demokratikoan burutzen duen lana finantzatzen jarraituko du. Oraingo honetan, Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzako langileek osatutako erakundeak 49.966 euro zuzendu dizkigute, KEDko Biyela osasun eremuan haurren malnutrizioaren alorrean egiten dugun lanarekin jarraitu ahal izateko. Laguntza honi esker, malnutriziotik eratorritako osasun arazoak dituzten 5 urtetik beherako 250 haurrei […]

Jai giroa Santurtzitik Bilbora herri lasteketan

Parte hartze masiboa, giro ona eta bizimodu osasuntsua gailendu ziren Santurtzitik Bilbora herri lasterketaren XXIX. aldian. Bigarren urtez jarraian, medicusmundi bizkaia ere bertan izan ginen, haibat boluntarioen laguntzari esker antolatzen den lasterketa honi izaera solidarioa gehituz. Aurten, izen emate bakoitzeko euro bat  medicusmundi bizkaiarentzat izango da, Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen ditugun proiektuak finantzatzeko. Batzen den dirua, […]

Beste behin ere medicusmundi bizkaiak Santurtzitik Bilbora lasterketan parte hartuko dugu

Azaroaren 26an Santurtzitik Bilbora XXIX. lasterketa ospatuko da eta medicusmundi bizkaiako kideak bertan izango gara, lasterketako 4.000 parte hartzaileekin batera mundu guztiarentzako bizimodu osasuntsu baten aldeko mezua zabaltzeko. Aurten izen emate bakoitzeko euro bat medicusmundi bizkaiak Kongoko Errepublika Demokratikoan nerabeen Sexu eta Ugalketa Eskubideak babesteko garatzen ditugun proiektuetara bideratuko dira. 2004 urtean hasita, medicusmundi bizkaiatik zenbait proiektu bultzatzen hasi ginen, Kongoko […]

Gernikako udaletxeak Guatemalan berdintasun proiektuak finantzatuko ditu

Gernika-Lumoko udaletxeak, Guatemalako ASOGEN erakundeak burutzen duen proiektuari laguntza emango dio, sexu indarkeriaren biktima izan diren nerabeen eskubideak defendatzen dituen proiektua babestuz, medeicusmudi bizkaia erakundearen bitartekaritzarekin. Proiektu honekin sexu indarkeria jasan duten 12 eta 17 urte bitarteko 33 nerabeei arreta osoa eskainiko zaie. Kolaborazio honi esker, nerabeek osasun arreta eta laguntza psikologikoa jaso ahal izango dute, epaiketa kasuetan ere […]