Urriaren 25ean “Matxismoak hil eta pobretu egiten du, ergeldu egiten duelako. Indarkeria sinbolikoa patriarkala, gorputzak eta osasuna” Online Tailerra martxan jarriko da. Edizio berri honetan indakeria sinbolikoa OSASUNEAN dituen ondorioetan sakonduko dugu. Oraingo honetan ere, Irantzu Varela izango dugu (kazetari feminista eta Faktoria Lilaren koordinatzalea dena) formakuntza dinamizatzeko (streaming saioak, eztabaida-foroa, zalantzak, etab.).
Trans* pertsonek osasun integrala izateko eskubidearen alde
1980an Alfred Hitchcock eta Jean-Paul Sartre hil ziren; Umberto Ecok El nombre de la rosa argitaratu zuen, eta Almodóvar-ek ‘Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón’ estreinatu zuen; Madrilgo Universidad Autónoman Emakumearen Azterlanen Mintegia (gaztelaniaz, Seminario de Estudios de la Mujer) inauguratu zen; eta Bartzelonan Asociación Grupo Alba izeneko elkarteak berariazko egoitza bat erreklamatzen […]
Gure gorputzaren desjabe
Kalean topatu ginen adiskidearekin, emakumea bera, eta bete-betea zekarren gorputza: heren bat amorruz, beste heren bat tristuraz, eta azken herena, berriz, larridura hutsez. Espero dut, aurpegi ezagun eta feministekin aurkituta, gutxien-gutxienik indarrez beteko zitzaiola gorputzean libre geratzen zitzaion azken zirrikitu hura, atakari aurre egiteko. Halako egoeren aurrean, gure buruan sinetsi besterik ezin dezakegu egin. Goiz […]
Gernikako udaletxeak Guatemalan berdintasun proiektuak finantzatuko ditu
Gernika-Lumoko udaletxeak, Guatemalako ASOGEN erakundeak burutzen duen proiektuari laguntza emango dio, sexu indarkeriaren biktima izan diren nerabeen eskubideak defendatzen dituen proiektua babestuz, medeicusmudi bizkaia erakundearen bitartekaritzarekin. Proiektu honekin sexu indarkeria jasan duten 12 eta 17 urte bitarteko 33 nerabeei arreta osoa eskainiko zaie. Kolaborazio honi esker, nerabeek osasun arreta eta laguntza psikologikoa jaso ahal izango dute, epaiketa kasuetan ere […]
“Edertasunaren Indarkeria: Nerabeen gorputza, kontrolaren lurraldea” TXOSTENA deskargatu
Azaroaren 25ean “Edertasunaren Indarkeria: Nerabeen gorputza, kontrolaren lurraldea” txostena kaleratu genuen. Autokontzeptua eta gorputz femeninoaren gaineko presioari lotutako urrrakortasunaren eta erresistentziaren analisia da. Bizkaiko sei udalerritako nerabeen artean (13 eta 18 urte bitartekoak) egin da ikerlana. On-line formatuaz gain, pdf-a ere jaitsi dezakezue.