“LA SANIDAD EN SHOCK. Negociando con la salud” dokumentalak osasunerako sarbidearen egoeraren inguruko gogoeta planteatzen du. Osasuna baldintzatzen duten determinatzaileak osasun zerbitzuetatik haratago doazela eta faktore ezberdinek nola eragiten duten gure bizitza kalitatean, hain zuzen ere.
“Osasuna, denon ardura”
medicusmundik Osaldek antolatu dituen osasunaren defentsan herritarren parte hartzea bultzatzeko antolatu diren jardunaldietan parte hartuko du, martxoaren 2 eta 3an. medicusmundi arabak, medicusmundi bizkaiak eta medicusmundi gipuzkoak, OSASUNA DENON ARDURA, Osaldek eta Osasunerako Euskal Foroak antolatzen dituzten jardunaldietan parte hartuko dute. Jardunaldien helburua, Osasunerako Euskal Foroak hasieratik landu dituen gaietan herritarren parte hartzea sartzea izango […]
Honduras eta El Salvadorreko osasun sistemak eta sarbideak
Munduko herrialde ezberdinetan dauden osasun sistemak eta herritarrek hauetara duten sarbidea ikustaraziko duen dokumentala filmatzeko, medicusmundi bizkaia Ertamerikan izan da. Oraingo honetan taldea El Salvador eta Hondurasen egon da, bertako osasun sistemetan egiten ari diren erreformak aztertzen. Herrialde hauetako egoera sozio-sanitarioa hurbiletik ezagutzeko, taldeak osasun zerbitzu eta ministerioetako langile eta ordezkariez gain, erabiltzaileak eta hango erakundeak […]
“Osasuna preziorik onenean” kale antzerkia Bizkaiara heldu da
Igande honetan, irailak 18, 13:00etan, Basauriko Kale Nagusiaren eta Berriotxoa Kalearen arteko bidegurutzean, Medicus Mundi GGKEk “Osasuna preziorik onenean” izenburua duen musika eta antzerki ekitaldiari hasiera emango dio, Basaurin, Algortan, Erandion, Santurtzin eta Bilbon aurrera eramango dena, Gipuzkoatik pasa eta gero. Lan hori sortu duen eta euskal herriko kaleetan hori antzeztuko duen Tirante Plataformak, Medicus […]
JARDUNALDIA: “OSASUNA, ESKUBIDEA ALA NEGOZIOA?” DATORREN OTSAILAK 23AN BILBON
Datorren otsailak 23an, Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra Etorbidea 3), “Osasuna: eskubidea ala negozioa?” jardunaldia izango da, medicusmundi arabak, bizkaiak eta gipuzkoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV) antolatuta.
Juan Luis Uriari, Osalde (Osasunaren aldeko Euskal Foroaren antolakunde kide) presidenteari, egindako elkarrizketa “Sektore ekonomiko boteretsuenek indarra egiten dute osasuna ahalik eta gehien pribatizatzeko”
Osakidetzako Osasun sailean egiten du lan baina, horrez gain, Juan Luis Uria Osaldeko presidentea da; elkarte hori Osasunaren aldeko Euskal Foroan dago, eta foro horretan zenbait antolakunde eta talde elkartzen dira osasun publiko eta unibertsalaren alde. Izatez, egun, Foroak eta medicusmundik elkarrekin egiten dute lan proiektu bat gauzatzeko eta, proiektuak, ondoko helburua du, besteak beste: […]