medicusmundi Bizkaian lanean jarraitzen dugu Hondurasko osasun zerbitzuak hobe daitezen. Horretarako, Colectiva Casiopea eta Centro de Estudios de la Mujer de Honduras (CEM-H) elkarteekin batera, egitasmo bat aurkeztu diogu Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen Zer0,7 Elkartasun Fondoa elkarteari: “Atención psico médica y nutricional para mujeres, niñas y niños con VIH sobrevivientes de violencia sexual en […]
Konketak eta komunak jartzea ez da nahikoa
Ruandako landa eremuko kooperatibetako emakumeek pobrezia dimentsioanitza, oinarrizko zerbitzu falta, genero desberdintasuna eta klima larrialdia pairatzen dituzte eta, azken urteetan, nazioarteko lankidetza murrizten ari da, gainera. Antolaketa eta kooperatibak sendotzea, agintariekin harremanetan jartzea, eta ikasten jarraitzea gakoa da. Ur eta saneamendu azpiegiturak ere beharrezkoak dira osasunerako, hezkuntzarako eta ekonomiarako, eta emakumeek eta komuniteteek erabaki behar […]
Emakumeak indarkeriei eta epidemiei aurre egiteko antolatzen direnean
Alphée Shukuru Mushobekwa Bukavun bizi da, Hego Kivuko hiriburuan, Kongoko Errepublika Demokratikoaren (KED) ekialdean, eta Aintzira Handien eskualdean lan egiten du (KED, Ruanda eta Burundi). Proiektuen Kudeaketa eta Administrazioan lizentziatua da, eta frantsesez, ingelesez, swahiliz eta tokiko beste hizkuntza batzuetan (mashia eta kifulirua) hitz egiten du. Kirundi eta kinyarwanda pixka bat ere badaki, eta horrek […]
Ostra onddoak desnutrizioaren aurka eta elikadura burujabetzaren alde
Ba al zenekien Guatemala izan zela elikagai segurtasunari buruzko lege bat izan zuen Latinoamerikako lehen herrialdea? 2005ean onartu zuen Elikadura Segurtasunerako eta Nutriziorako Sistema Nazionalaren Legea (SINASAN), baina asmo on horiek ez dute desnutrizioa askorik murriztu. Era berean, ez zuten 2006ko Estatu Batuekiko Merkataritza Askeko Ituna (DR-CAFTA) saihestu: AEBetatik zetozen laboreen muga zergak erabat ezabatu […]
Ura eskuratzeko berme barik, baina tabuak hausteko prest
Joan den otsailaren 10ean, medicusmundi Bizkaiak eta Espainiako Medicus Mundi Elkarteen Federazioak Guatemala bisitatu zuten, Fortalecimiento de la gestión de salud menstrual y la reducción de enfermedades de origen hídrico en 13 municipios del Departamento de Sololá (Solola eskualdeko 13 udalerritan osasun menstrualaren kudeaketa indartzeko eta ur-jatorriko gaixotasunak murrizteko) proiektua ixteko. Proiektu honek CSAI Fundazioaren eta […]
“Guatemalan osasuna modu integralean ulertzen dute”
“Guatemalan barneratuta dute testuinguruak osasunari sakonki eragiten diola” Leire Sanchez Fernandez, Nazioarteko Harremanetan graduatua, Guatemalan izan zen ekainetik irailera, HEGOA Institutuaren eta EHUren Garapena eta Nazioarteko Lankidetza masterreko praktikak egiten, medicusmundi Bizkaiaren eskutik. ASECSAren (Osasun Zerbitzu Komunitarioen Elkartea) talde teknikoko kide gisa aritu zuen, besteak beste, Chimaltenango eta Solola departamenduetako Herritarren Behatokietan (OC) emakume maien parte-hartzea bultzatuz. Behatoki hauek bereziki […]










