Ruandako landa eremuko kooperatibetako emakumeek pobrezia dimentsioanitza, oinarrizko zerbitzu falta, genero desberdintasuna eta klima larrialdia pairatzen dituzte eta, azken urteetan, nazioarteko lankidetza murrizten ari da, gainera. Antolaketa eta kooperatibak sendotzea, agintariekin harremanetan jartzea, eta ikasten jarraitzea gakoa da. Ur eta saneamendu azpiegiturak ere beharrezkoak dira osasunerako, hezkuntzarako eta ekonomiarako, eta emakumeek eta komuniteteek erabaki behar […]
Emakumeak indarkeriei eta epidemiei aurre egiteko antolatzen direnean
Alphée Shukuru Mushobekwa Bukavun bizi da, Hego Kivuko hiriburuan, Kongoko Errepublika Demokratikoaren (KED) ekialdean, eta Aintzira Handien eskualdean lan egiten du (KED, Ruanda eta Burundi). Proiektuen Kudeaketa eta Administrazioan lizentziatua da, eta frantsesez, ingelesez, swahiliz eta tokiko beste hizkuntza batzuetan (mashia eta kifulirua) hitz egiten du. Kirundi eta kinyarwanda pixka bat ere badaki, eta horrek […]
Bakea eraikitzen duten emakume merkatariak
Nazioarteko merkataritza ez dira soilik Trumpen muga-zergak, Errusiako gasa, Venezuelako petrolioa, Txinaren hazkundea edo Ormuzeko itsasartea. Bizirauteko eta aurrera egiteko egunero egunero Ruanda eta Kongoko Errepublika Demokratikoaren (KED) arteko muga zeharkatzen duten emakumeak ere badira nazioarteko merkataritza. Medicus Mundin 2023tik babesten ditugu emakume horiek. Are gehiago, medicusmundi Araba, medicusmundi Bizkaia eta medicusmundi Gipuzkoa elkarteok hamarkadak […]
“Guatemalan osasuna modu integralean ulertzen dute”
“Guatemalan barneratuta dute testuinguruak osasunari sakonki eragiten diola” Leire Sanchez Fernandez, Nazioarteko Harremanetan graduatua, Guatemalan izan zen ekainetik irailera, HEGOA Institutuaren eta EHUren Garapena eta Nazioarteko Lankidetza masterreko praktikak egiten, medicusmundi Bizkaiaren eskutik. ASECSAren (Osasun Zerbitzu Komunitarioen Elkartea) talde teknikoko kide gisa aritu zuen, besteak beste, Chimaltenango eta Solola departamenduetako Herritarren Behatokietan (OC) emakume maien parte-hartzea bultzatuz. Behatoki hauek bereziki […]










