Itziar Irazabal, Medicus Mundiren presidente berria

2025eko azaroaren 15ean (larunbata), Zaragozan Espainiako Medicus Mundi Elkarteen Federazioak (FAMME) Kontseilu Betearazlea berritu zuen, eta Batzar Nagusiak Itziar Irazabal hautatu zuen presidente berria izateko, karguan medicusmundi Norteko Cruz Cuevasi txanda emanez. Itziarrek bi urterako hartu du kargua, konpromisoz eta planeta osoan osasun publiko, unibertsal eta doakoaren alde borrokatzen jarraitzeko gogoz, osasuna giza eskubidea dela […]

Genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan berriaren bila

Urtarriletik hona, medicusmundi Bizkaia osatzen duten pertsonak (boluntarioak, zuzendaritza-batzordekoak eta Bizkaiko eta Erdialdeko Amerikako teknikariak ) galdetegiak , elkarrizketak, tailerrak , dokumentuen azterketak etab. egiten ari gara. equipare aholkularitzaren laguntzaz, eta sexu- eta genero-aniztasuna txertatzeko Fernando Altamiraren aholkularitzarekin, genero-berdintasunaren aldeko partaidetza-diagnostikoa egin dugu. Diagnostiko hau beste urrats bat da medicusmundi erakunde bidezkoagoa, feministagoa eta bizigarriagoa […]

“Kooperatibek egitura sendoa dute eta bizi biziak dira euren egunerokoan”

1966an sortu zen medicusmundi Bizkaia, eta urte berean hasi zen Ruandan lanean. Riki Minguez Gabiña 2004an joan zen lehen aldiz Ruandara, eta aurten laugarren aldiz bisitatu du herrialdea. Riki medicusmundi Bizkaiako presidente izan zen eta, egun, Zuzendaritza Batzordeko kidea da, Afrikako proiektuen arduraduna. Otsailean Ruandara joan zen, bertako bazkideekin elkartu eta proiektuak ikuskatzera. Handik Kongoko […]

Ekainak 19: medicusmundi Bizkaiaren bazkideen 2025eko Batzar Orokorra

2024an zer egin genuen jakin nahi duzu? Prest ditugu iazko jardueren memoriak eta memoria ekonomikoa: 2024ko MEMORIA Memoria actividades MMB 2024 Memoria económica MMB 2024 Gehiago jakin nahi baduzu, eta elkartearen etorkizunean parte hartzeko, bazkideen Ohiko Batzar Nagusira gonbidatzen zaitugu. Medicus Mundi Bizkaia elkartearen bazkideen Ohiko Batzar Nagusirako deialdia: Eguna: Osteguna, 2025eko ekainak 19. Ordua: […]

Emakumeentzako topaketak: zauritik erresistentziara

“Zauritik erresistentziara” prozesua abian jartzen ari gara, emakumeen aurkako indarkeria sinbolikoen aurrean sendatze kolektiborako proposamen feminista, heretikoa eta komunitarioa. Parte hartu nahi duzu? Animatu! Emakumeek mota guztietako indarkeriak jasotzen dituzte: fisikoa, zuzeneko erasoak, gorroto-diskurtsoak… eta baita iruzkin edo irudikapen sotilagoak ere, asmo txarrekoak izan gabe ere trauma pertsonalak, kolektiboak eta belaunaldiartekoak eragin ditzaketenak. Arazo hauei […]