Ruandak aldaketa nozitu du urtaroen joeretan aldaketa klimatikoaren inpaktuarengatik, eta larriagotu egin dira horren ondorioak. Orain, lehorte handiko garaiei euri erauntsiek ematen die segida, haize bortitzekin eta uholde-urekin, gero eta hondamendi eta larrialdi-egoera gehiago eragiten dituztelarik herritarren artean. Aurtengo eurien sasoiak uholde ugari eta lur-jauzi handiak ekarri ditu, eta heriotzak eta zaurituak, galerak eta txikizioak […]
GUHANGA IBISHYA BIRAMBYE: Landa eremuko emakumeen ahalduntzea, beren kooperatibetatik merkataritza ekoizteko eta sustatzeko antolatuak
Ruandako biztanleriaren % 82 nekazaritzan eta abeltzaintzan aritzen da. Hala ere, emakumeek ekonomian duten parte-hartzea oso ahula da, nahiz eta astero gizonek baino 20 ordu gehiago erabiltzen dituzten etxeko lanetan, zaintza-lanetan eta komunitate-lanetan. medicusmundi Arabak eta medicusmundi Bizkaiak bi hamarkada baino gehiago daramatzate Kamonyiko landa-barrutiko tokiko erakundeekin elkarlanean, 7 kooperatibaren bidez emakumeen ahalduntzea bultzatuz. Tuzamurane, […]
APODAKA medicusmundi Bizkaiak Ruandan egiten duen lana sostengatzen du
2022.urteko lehen hilabeteetan, eta Apodaka Administrazioen laguntzari esker, Ruandan “GUHANGA IBISHYA BIRAMBYE” proiektua gauzatzen hasi da. Proiektu horren helburua ABIBUMBYE Kamonyi emakumeeen kooperatibako emakumeak ahalduntzen laguntzea da, negutegiko Baratze ekoizpena eta uztak prozesatzeko eta merkaturatzeko sistema bultzatuz. Proektua honen ardatza barazkien ekoizpen jarduera negutegi bidez indartzea da. Indartze horren azken helburua ABIBUMBYE kooperatibaren iraunkortasuna indartzea […]
Ruandan euriteengatik larrialdiko ekintzak hasi ditugu
Irailean, Ruandako Kamonyi barrutiko 50 familiari larrialdiko ekintzak hasi zaizkie; izan ere, joan den abenduan eta maiatzean euri-jasak izan ziren eta, ondorioz, egoera ahulago batean aurkitzen dira.
LAN ESKAINTZA: Ruandan bertatik bertara proiektuak kudeatzeko teknikaria, medicusmundi araba/bizkaiarentzat
Hautatzen dugun pertsonak bertatik bertara lan egingo du Ruandan, tokiko bazkideekin batera koordinatuz eta bertan lantalde bat osatuz.