Bakea eraikitzen duten emakume merkatariak

Nazioarteko merkataritza ez dira soilik Trumpen muga-zergak, Errusiako gasa, Venezuelako petrolioa, Txinaren hazkundea edo Ormuzeko itsasartea. Bizirauteko eta aurrera egiteko egunero egunero Ruanda eta Kongoko Errepublika Demokratikoaren (KED) arteko muga zeharkatzen duten emakumeak ere badira nazioarteko merkataritza. Medicus Mundin 2023tik babesten ditugu emakume horiek. Are gehiago, medicusmundi Araba, medicusmundi Bizkaia eta medicusmundi Gipuzkoa elkarteok hamarkadak […]

Ura eskuratzeko berme barik, baina tabuak hausteko prest

Joan den otsailaren 10ean, medicusmundi Bizkaiak eta Espainiako Medicus Mundi Elkarteen Federazioak Guatemala bisitatu zuten, Fortalecimiento de la gestión de salud menstrual y la reducción de enfermedades de origen hídrico en 13 municipios del Departamento de Sololá (Solola eskualdeko 13 udalerritan osasun menstrualaren kudeaketa indartzeko eta ur-jatorriko gaixotasunak murrizteko) proiektua ixteko. Proiektu honek CSAI Fundazioaren eta […]

Emakume kongoarrak eraldaketarako eragile

Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Egunean, Manimani Iragik, Bukavuko (Kongoko ED) Medikuntza ikasleak, zera esan zion gure bazkide SPRri: “praktikan, giza eskubideak ez dira errespetatzen: bizitza pribaturako eskubidea (neska gazteen argazkiak partekatzen dira sare sozialetan, haien baimenik gabe), hezkuntzarako eskubidea (herritarren % 55ek ez du hezkuntza jasotzeko aukerarik izan, batez ere landa eremuan), bidezko lanerako eskubidea […]

“Guatemalan osasuna modu integralean ulertzen dute”

“Guatemalan barneratuta dute testuinguruak osasunari sakonki eragiten diola” Leire Sanchez Fernandez, Nazioarteko Harremanetan graduatua, Guatemalan izan zen ekainetik irailera, HEGOA Institutuaren eta EHUren Garapena eta Nazioarteko Lankidetza masterreko praktikak egiten, medicusmundi Bizkaiaren eskutik. ASECSAren (Osasun Zerbitzu Komunitarioen Elkartea) talde teknikoko kide gisa aritu zuen, besteak beste, Chimaltenango eta Solola departamenduetako Herritarren Behatokietan (OC) emakume maien parte-hartzea bultzatuz. Behatoki hauek bereziki […]

Sexu eta ugalketa eskubideak mehatxupean

L’Associació de Drets Sexuals i Reproductius elkarteak generoaren aurkako nazioarteko oldarraldian espainiar Estatuan sortutako erakundeek duten lidergoari buruzko txosten bat argitaratu du. “Sexu eta ugalketa eskubideak botere borrokaren bihotzean daude”, azaldu dute ikerketaren sustatzaileek. Egilea: Mª Ángeles Fernández Ez gaude eskuin muturraren eta talde ultrakontserbadoreen bat-bateko erreakzio baten aurrean. Erreakzionariotasun hori ez da gauza berria, […]

Nolakoa litzateke mundua soilik gizonak erdituko balira?

Dani Soler emaginak uste du gauzak arras diferenteak liratekeela gizonek balute bizitza sortzeko gaitasuna, haurdun dauden pertsonenganako hurbilketa eta tratua hobeak liratekeela. Hala azaldu zuen El cóctel del parto: Factores que lo hacen vulnerable a la violencia obstétrica hitzaldian. Aurkezpen hori, Esku Hutsik elkarteak Emakunderen laguntzaz Portugaleten antolatutako amatasunaren, indarkeria obstetrikoaren, dolu perinatalaren eta osasun […]

Lankidetza estrategiak indarkerien aurrean. Guatemalako ahotsak

MEDICUS MUNDI BIZKAIAK DATORREN ASTELEHENEAN BILBOROCKERA ETORTZERA GONBIDATZEN ZAITU DATORREN ASTELEHENEAN, ERDU GEUGAZ BILBORA! Eguna: Astelehena, 2025eko urriak 6 Ordua: 19:00 Lekua: Bilborock Mesedeetako Kaia, 1, Ibaiondo, 48003 Bilbao, Bizkaia Aurkezlea: África Baeta Musika: SOL BAND Ekitaldi hau Munduko Medikuak, Proclade Yanapay eta UNRWA Euskadirekin eta Bilboko Udalarekin batera antolatu dugu. Udalak hiru elkarte hauek […]

Erditze duin eta errespetuzkoen alde

“Ez negar egiteko esan zidaten , nik neuk bilatu nuela mina”, “Nire umeari zerbait gertatuko zitzaion beldur izan nintzen”. “Comadronak lagundu nahi izan zidanean, ez zioten sartzen utzi”. Horiek dira k’iche eta kaqchikel emakume indigenen indarkeria obstetrikoaren (IO) egoerari buruzko azterlanean jasotako testigantzetako batzuk. Guatemalako emakume indigenenganako IOaren egoerari buruzko ikerketa bat da; ikerketa medicusmundi […]

Munduko osasun gabeziei aurre egiteko, lankidetza aldarri

Munduko biztanleriaren % 55ek ez ditu bere oinarrizko osasun-premiak aseta. Martxa honetan, osasun arloko Garapen Jasangarriko Helburuen xedeetako % 10 baino ez da beteko 2030ean; bereziki kezkagarria da Osasun Estaldura Unibertsalaren eta amen heriotza-tasaren egoera. 10 milioi osasun-profesional gehiago behar dira munduan. Elikagai segurtasun falta larriak 59 herrialde eta lurraldetako 281 milioi pertsonari erasaten die. […]

Osasun menstruala Guatemalan: oinarrizko eskubide ikusezina

Haizea Prados Guatemalan, munduko leku askotan bezala, hilerokoaren inguruan estigma, mito eta isilune ugari dago. Funtzio biologiko naturala da eta munduko biztanleriaren erdiari eragiten dio bizitzaren zati handi batean; hala ere, oraindik kontu pribatua eta lotsagarria da askorentzat. Pertzepzio horrek oinarrizko eskubideak mugatzen ditu, zuzenean eragiten die menstruatzen duten pertsonen osasunari, hezkuntzari, duintasunari eta parte-hartzeari. […]