Osasun lankidetza birpentsatuz
Aurten Munduko Medikuak elkartea 30 urte betetzen ari da eta medicusmundi Bizkaiak 60 urte ospatzen ditu. Biok Bizkaian, Euskadin eta munduan lan egiten dugu pertsona guztien osasunerako eskubidea bermatzeko. Elkarrekin, 24 urte daramagu Osasuna Garapenerako Lankidetzan eta Ekintza Humanitarioan txostena egiten, osasunaren arloko erronka global nagusiak identifikatzeko eta laguntzaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko. Atzo, maiatzak […]
Leer másNola dago osasuna munduan eta zer egiten dugu haren alde?
Osasuna sektore garrantzitsua da giza garapenerako eta desberdintasunak murrizteko, baina munduko biztanleen erdiak baino gehiagok ez du oinarrizko osasun zerbitzurik eskuratzerik. Aurten Munduko Medikuak elkartea 30 urte betetzen ari da eta medicusmundi Bizkaia 60. urteurrena ospatzen. Biok aritzen gara Bizkaian, Euskal Autonomia Erkidegoan eta munduan lanean, pertsona guztien osasunerako eskubidea bermatzeko. Estatuan eta nazioartean koordinatuta, […]
Leer másBakea eraikitzen duten emakume merkatariak
Nazioarteko merkataritza ez dira soilik Trumpen muga-zergak, Errusiako gasa, Venezuelako petrolioa, Txinaren hazkundea edo Ormuzeko itsasartea. Bizirauteko eta aurrera egiteko egunero egunero Ruanda eta Kongoko Errepublika Demokratikoaren (KED) arteko muga zeharkatzen duten emakumeak ere badira nazioarteko merkataritza. Medicus Mundin 2023tik babesten ditugu emakume horiek. Are gehiago, medicusmundi Araba, medicusmundi Bizkaia eta medicusmundi Gipuzkoa elkarteok hamarkadak […]
Leer másOstra onddoak desnutrizioaren aurka eta elikadura burujabetzaren alde
Ba al zenekien Guatemala izan zela elikagai segurtasunari buruzko lege bat izan zuen Latinoamerikako lehen herrialdea? 2005ean onartu zuen Elikadura Segurtasunerako eta Nutriziorako Sistema Nazionalaren Legea (SINASAN), baina asmo on horiek ez dute desnutrizioa askorik murriztu. Era berean, ez zuten 2006ko Estatu Batuekiko Merkataritza Askeko Ituna (DR-CAFTA) saihestu: AEBetatik zetozen laboreen muga zergak erabat ezabatu […]
Leer másUra eskuratzeko berme barik, baina tabuak hausteko prest
Joan den otsailaren 10ean, medicusmundi Bizkaiak eta Espainiako Medicus Mundi Elkarteen Federazioak Guatemala bisitatu zuten, Fortalecimiento de la gestión de salud menstrual y la reducción de enfermedades de origen hídrico en 13 municipios del Departamento de Sololá (Solola eskualdeko 13 udalerritan osasun menstrualaren kudeaketa indartzeko eta ur-jatorriko gaixotasunak murrizteko) proiektua ixteko. Proiektu honek CSAI Fundazioaren eta […]
Leer más60 urte osasuna pertsona guztientzat eskubidea izan dadin
2026ko urtarrilean, medicusmundi Bizkaiaren 60. urteurrena ospatuko dugu; 60 urte beteko ditugu pertsona guztientzako eskuragarria eta doakoa den osasunaren alde borrokan. medicusmundi Bizkaian osasuna ondasun publikoa eta komunitarioa dela uste dugu, eta ez soilik norbanakoen kontu bat. Horregatik, osasunerako eskubidea bermatzeko, politika publikoak ezinbestekoak dira, eta baita komunitatearen partehartzea eta askotariko gizarte eragileen arteko lankidetza […]
Leer másEmakume kongoarrak eraldaketarako eragile
Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Egunean, Manimani Iragik, Bukavuko (Kongoko ED) Medikuntza ikasleak, zera esan zion gure bazkide SPRri: “praktikan, giza eskubideak ez dira errespetatzen: bizitza pribaturako eskubidea (neska gazteen argazkiak partekatzen dira sare sozialetan, haien baimenik gabe), hezkuntzarako eskubidea (herritarren % 55ek ez du hezkuntza jasotzeko aukerarik izan, batez ere landa eremuan), bidezko lanerako eskubidea […]
Leer más“Guatemalan osasuna modu integralean ulertzen dute”
“Guatemalan barneratuta dute testuinguruak osasunari sakonki eragiten diola” Leire Sanchez Fernandez, Nazioarteko Harremanetan graduatua, Guatemalan izan zen ekainetik irailera, HEGOA Institutuaren eta EHUren Garapena eta Nazioarteko Lankidetza masterreko praktikak egiten, medicusmundi Bizkaiaren eskutik. ASECSAren (Osasun Zerbitzu Komunitarioen Elkartea) talde teknikoko kide gisa aritu zuen, besteak beste, Chimaltenango eta Solola departamenduetako Herritarren Behatokietan (OC) emakume maien parte-hartzea bultzatuz. Behatoki hauek bereziki […]
Leer másZorionak eta 2026 berri on!
2025ean jo eta ke aritu gara Guatemalan, Hondurasen, Kongoko EDn, Ruandan eta Bizkaian, gizarte ekitatibo, bidezko, jasangarri, baketsu, anitz, solidario eta osasuntsuago bat eraikitzeko ahaleginean. Eskerrik asko modu batera edo bestera gurekin ibili zaterenoi. 2026an medicusmundi Bizkaiak 60 urte beteko ditu. Desagertu nahi genuke, baina gerrek, desberdinkeriak, gorroto diskurtsoek, giza beharrek eta elkartasunak lanean jarraitzera […]
Leer másMikaelah Drullard: “Zis izateko zuri izan beharra dago”
Trabestia, beltza, idazlea, pentsalaria, aktibista, cimarrona eta dominikarra da Mikaelah Drullard. Ona Ediciones argitaletxearen eskutik ‘El feminismo ya fue’ liburua argitaratu du; bertan, feminismoarekin erabat haustea proposatzen du, kolonizatzailea dela uste baitu, eta cimarronajea proposatzen du. Texto: Teresa Villaverde Mikaelah Drullardek hitz egiten duen moduan idazten duela dio, eta hitz egitean parentesi artean idatziko balitu bezala aipatzen […]
Leer más



















