Las Lorocas taldeak irabazi du Gazteak Hegoaren bila lehiaketaren seigarren edizioa

Larunbat honetan, apirilak 21, Gazteak Hegoaren Bila lehiaketaren seigarren edizioko azken proba eta bukaerako jaia egin dituzte Donostian Euskadiko hiru medicusmundi elkarteek. Donostiako Parte Zaharreko kaleetan proba burutu eta gero, bertako zenbait dendaren laguntzarekin, bukaerako jaia egin zen Kresalan, eta han banatu zitzaizkien sariak talde irabazleei. Las Lorocas taldeak eskuratu du lehen saria, alegia, Erdialdeko […]

“Gazteak Hegoaren bila” lehiaketak 200 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu

Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek (medicusmundi Araba, medicusmundi Bizkaia eta medicusmundi Gipuzkoa) bi urtean behin antolatzen dute Gazteak Hegoaren bila lehiaketa, eta haren seigarren ekitaldian 19 eta 30 urte arteko berrehun gaztek baino gehiagok parte hartuko dute, lau kideko taldeetan.Martxoaren 5ean abiatu zen lehiaketa honetan, parte-hartzaileek gogoeta egin ahalko dute osasun-zerbitzuen erabileran gertatzen diren ekitaterik ezeko […]

Inkarri talde gipuzkoarrak irabazi du V. Gazteak Hegoaren Bila lehiaketa

Pasa den larunbatean, maiatzak 21, ospatu zen aurtengo Gazteak Hegoaren Bila edizioko finala. Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek antolatutako Gazteak Hegoaren bila lehiaketaren bosgarren ekitaldian, lehiaketaren laugarren eta azken proba Gasteizko hiriguneko kaleetan zehar egin eta gero, irabazleak aurkeztu ziren.

Gasteizen izango da Gazteak Hegoaren bila lehiaketaren azken jaia

Lehiaketaren V.ekitaldiko talde irabazleak jakinaraziko dira azken jaian Hurrengo larunbat honetan, maiatzak 21, jakingo da zein diren talde irabazleak Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek antolatutako Gazteak Hegoaren bila lehiaketaren bosgarren ekitaldian. Haien izenak azken jaian jakinaraziko dira, lehiaketaren laugarren eta azken proba Gasteizko hiriguneko kaleetan zehar egin eta gero. Proba horretan, gainera, taldeek elkar ezagutzeko aukera […]

GAZTEAK HEGOAREN BILA LEHIAKETAN IZENA EMATEKO EPEA MARTXOAREN 30ERARTE LUZATU DUGU!

Ez duzu izena emateko denborarik izan? Izena emateko epea konturatu gabe pasa al zaizu? Ezagutzen duzun norbaitek parte hartuko du eta zu irrikitan zaude orain? Egon lasai! GAZTEAK HEGOAREN BILA LEHIAKETAN IZENA EMATEKO EPEA MARTXOAREN 30ERARTE LUZATU DUGU! 19 eta 30 urte bitarteko bazara eta Euskadin bizi eta ikasi edo lanean bazabiltza… Lau pertsonaz osatutako […]