Emakumeak sarean: Ura eta saneamendua Omoa-n

Hondurasko Omoa munizipalitatean, Cuyamel ibaiaren erdiko arroan, bizi diren 5 komunitatek proposatu zituzten toki-garapenerako ekimenak bultzatzen jarraitu dugu 2018an. Hain zuzen, hiru komunitatetan ura eskuragarri izateko eta beste bitan, berriz, ur-erabilgarritasuna optimizatzeko. Halatan, komunitate horietan hobetu egiten da ur-baliabidea, bai kopuruan bai kalitatean.

Zer0,7 erakundeak medicusmundi bizkaiak KEDan egiten duen lana finantzatzen jarraitzen du

Beste urte batez Zer0,7 elkarteak medicusmundi bizkaiak Kongoko Errepublika Demokratikoan burutzen duen lana finantzatzen jarraituko du. Oraingo honetan, Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzako langileek osatutako erakundeak 49.966 euro zuzendu dizkigute, KEDko Biyela osasun eremuan haurren malnutrizioaren alorrean egiten dugun lanarekin jarraitu ahal izateko. Laguntza honi esker, malnutriziotik eratorritako osasun arazoak dituzten 5 urtetik beherako 250 haurrei […]

2015eko medicusmundi bizkaiako memoria, argitaratua.

medicusmundi bizkaiatik atseginez jakinarazten dizuegu 2015eko aktibitate memoria guztion esku dagoela deskargatzeko, non Bizkaiko GGKEk azken urtean aurrera eraman dituen zereginak aztertzen baitira, bai hegoaldean, baita iparraldean ere. Publikazio honen barruan, medicusmundi bizkaiak Hondurasen, Guatemalan, Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Ruandan aurrera eraman dituen xehetasun guztiak aurkitzeko aukera izango duzue, iparraldean Garapenerako Hezkuntzarekin edota Komunikazioarekin erlazionatuta […]