Martxoaren 20an abiatu zen Hondurasera hezkuntza, osasun eta unibertsitate alorreko profesionalek osatutako ordezkaritza bat Hondurasko homologoekin esperientziak partekatzeko eta herrialde horrek indarkeria matxistaren eta sexu- eta genero-aniztasunaren gainean bizi duen errealitatea ezagutzeko. Ordezkaritza hori Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak 2018. urtean finantzatutako “Indarkeria sinbolikoari buruzko gizarte-kontzientzia sortuz, sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegitik, hezkuntzaren, osasunaren eta unibertsitatearen esparruan” […]
Bizkaiko hezkuntza eta osasun arloetako profesionalen ordezkaritza batek Honduras bisitatzen du medicusmundi Bizkaiarekin
[ELKARRIZKETA] VANESSA SILIEZAR TURCIOS: ”Osasun zerbitzuak funtsezko erantzunak eman behar dizkio LGTIBQ biztanleriari”
Aurreko otsailaren 20an Vanessa Silieza Turcios izan genuen Bilbon antolatutako genero eta aniztasun sexualari buruzko jaurdunaldietan. Vanessak gurekin partekatu zuen Hondurasen bizitako esperientzia, bai Honduraseko Unibertsitate Nazional Autonomoan (Universidad Nacional Autónoma de Honduras UNAH) non lan egiten duen, bai UDIMUFen Emakumearen eta Familiaren Garapen Integraleko Unitatean egiten duen lanaren ikuspuntutik.
Emakumeak sarean: Ura eta saneamendua Omoa-n
Hondurasko Omoa munizipalitatean, Cuyamel ibaiaren erdiko arroan, bizi diren 5 komunitatek proposatu zituzten toki-garapenerako ekimenak bultzatzen jarraitu dugu 2018an. Hain zuzen, hiru komunitatetan ura eskuragarri izateko eta beste bitan, berriz, ur-erabilgarritasuna optimizatzeko. Halatan, komunitate horietan hobetu egiten da ur-baliabidea, bai kopuruan bai kalitatean.
Hondurasko osasun sistemaren noraeza
Emakume hondurastarra bazina eta El Terreron bizi, Intibucan, 45 minutuz ibili beharko zenuke osasun etxera iristeko, goizeko zortzietan pasatzen baita dagoen autobus bakarra, eta artatua izateko aukera bakarra goizeko zazpiak baino lehen ilaran egotea izaten baita. Artatua baldin bazara eta tratamendu medikua behar baduzu, ziur aski ez duzu osasun etxean berean jasoko. Botika bat behar […]
“Gazteak Hegoaren bila” lehiaketak 200 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu
Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek (medicusmundi Araba, medicusmundi Bizkaia eta medicusmundi Gipuzkoa) bi urtean behin antolatzen dute Gazteak Hegoaren bila lehiaketa, eta haren seigarren ekitaldian 19 eta 30 urte arteko berrehun gaztek baino gehiagok parte hartuko dute, lau kideko taldeetan.Martxoaren 5ean abiatu zen lehiaketa honetan, parte-hartzaileek gogoeta egin ahalko dute osasun-zerbitzuen erabileran gertatzen diren ekitaterik ezeko […]
ESTATUA OSASUNAREN BERMATZAILE: ERRONKAK ETA MEHATXUAK
ESTATUA OSASUNAREN BERMATZAILE: Erronkak eta mehatxuak. Jardunaldien laburpena Otsailaren 12an eta 13an Osasun-Sistemei buruzko Nazioarteko Jardunaldiak egin ziren Bilbon, medicusmundi Bizkaiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta. Ekitaldiaren helburua izan zen Latinoamerikan, Afrikan zein Euskadin jardunean dauden osasun-zerbitzuak aztertzea eta hedatzera ematea, eta arreta berezia eman zitzaien desberdintasunekin lotutako erronkei. Hala, bi egunez, hitzaldiez eta eztabaidez […]
Hauteskunde osteko egoera gaiztotzen doa Hondurasen eta hautagaiek gerra zibilaren atarian daudela diote
Azaroaren 26an Hondurasen egin ziren hauteskunde presidentzialen osteko zenbaketa prozesuan eman ziren irregulartasunek herrialdea krisi politiko baten murgildu dute; ordutik egon den errepresioak gutxienez 20 hildako eragin ditu eta egoera konpontzetik urrun dagoela ematen du. Hauteskunde Auzitegi Gorenak Hernandez presidentea bere postuan berretsi zuen, baina oposizioak iruzurra salatu zuen eta Amerikako Estatuen Erakundeak (OEA) emaitzen […]
2015eko medicusmundi bizkaiako memoria, argitaratua.
medicusmundi bizkaiatik atseginez jakinarazten dizuegu 2015eko aktibitate memoria guztion esku dagoela deskargatzeko, non Bizkaiko GGKEk azken urtean aurrera eraman dituen zereginak aztertzen baitira, bai hegoaldean, baita iparraldean ere. Publikazio honen barruan, medicusmundi bizkaiak Hondurasen, Guatemalan, Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Ruandan aurrera eraman dituen xehetasun guztiak aurkitzeko aukera izango duzue, iparraldean Garapenerako Hezkuntzarekin edota Komunikazioarekin erlazionatuta […]