Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideak – Argazki galeria

Urriaren 25ean medicusmundi bizkaiak Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideen inguruko jardunaldia antolatu zuen. Bertan komunikazioaren alorreko profesionalek komunikabideetan emakumeenganako indarkeriak jasotzen duen tratamenduaren inguruan beraien ikuspuntua partekatu zuten.   Gonbidatuen artean Maria Dolores Marroquín, Guatemalako LaCuerda erakundeko kidea egon zen. Berarekin batera Irantzu Varela, kazetaria, feminista eta Faktoria Lilako koordinatzailea; Andrea Momoito Pikara Magazineko koordinatzailea; […]

Hauteskunde osteko egoera gaiztotzen doa Hondurasen eta hautagaiek gerra zibilaren atarian daudela diote

Azaroaren 26an Hondurasen egin ziren hauteskunde presidentzialen osteko zenbaketa prozesuan eman ziren irregulartasunek herrialdea krisi politiko baten murgildu dute; ordutik egon den errepresioak gutxienez 20 hildako eragin ditu eta egoera konpontzetik urrun dagoela ematen du. Hauteskunde Auzitegi Gorenak Hernandez presidentea bere postuan berretsi  zuen, baina oposizioak iruzurra salatu zuen eta Amerikako Estatuen Erakundeak (OEA) emaitzen […]

Gernikako udaletxeak Guatemalan berdintasun proiektuak finantzatuko ditu

Gernika-Lumoko udaletxeak, Guatemalako ASOGEN erakundeak burutzen duen proiektuari laguntza emango dio, sexu indarkeriaren biktima izan diren nerabeen eskubideak defendatzen dituen proiektua babestuz, medeicusmudi bizkaia erakundearen bitartekaritzarekin. Proiektu honekin sexu indarkeria jasan duten 12 eta 17 urte bitarteko 33 nerabeei arreta osoa eskainiko zaie. Kolaborazio honi esker, nerabeek osasun arreta eta laguntza psikologikoa jaso ahal izango dute, epaiketa kasuetan ere […]