Publicaciones

2025eko memoria

Memoria hau medicusmundi Bizkaia elkarteak 2025. urtean zehar egindako lanaren laburpen bat da. Orrialde hauetan, modu laburrean Ruandan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Hondurasesn, Guatemalan eta Bizkaian garatzen ditugun ekintzak ezagutzeko aukera izango duzue. Bestalde, diru publikoen eta pribatuen kudeaketaren azalpena dago. Gehiago sakondu nahi izanez gero, eskura daude ekintzen memoria luzea eta memoria ekonomiko osoa.

Irakurri gehiago

Diagnostikoa: Osasun menstruala eta hidrikoa Sololako 13 udalerritan

Osasun menstrualari eta uraren kudeaketari buruzko diagnostikoaren aurkikuntza nagusien laburpena. Txosten osoak udalerri bakoitzeko azterketa xehatuak, eragileen mapaketa zehatza, ikastetxeen ebaluazio espezifikoa eta identifikatutako gomendio estrategikoak biltzen ditu, eta hemen kontsulta daiteke: https://www.medicusmundi.es/es/actualidad/publicaciones/publicaciones/557

Diagnostikoa CSAI Fundazioak eta AECIDek lagundutako proiektuaren baitan egin du medicusmundik. 2024 -2026 aldian Solola Departamentuko 13 udalerritan Hilekoaren Osasunaren Kudeaketa Indartzeko eta Jatorri Hidrikoko Gaixotasunak Murriztea da proiektuaren helburua.

Irakurri gehiago

Ikerketa. Ruzizi eta Bizkaiko emakume kongoarren erresilientzia eta lidergoa.

Bizkaiko Foru Aldundiak lagundutako medicusmundi Bizkaiaren “Ni brujas ni meras víctimas: promoción y protección del liderazgo de las mujeres de la Llanura de Ruzizi (RDC) en la lucha contra las Violencias Basadas en Género” proiektuaren baitan, FAMEK (Asociación de Cooperación al Desarrollo de Mujeres Kongovascas) eta SPR (Synergie des Femmes pour la Paix et la Reconciliation des peuples des Grands-Lacs d’Afrique) elkarteek “Ruzizi eta Bizkaiko emakume kongoarren erresilientzia eta lidergotza. Iruditeria kolektibo birbiktimizatzailea deseginez eta genero indarkeriaren kontrako borrokaren estrategiak ezagutaraziz” ikerketa ondu dute elkarlanean.

Nagusi diren narratibek emakume afrikarrak ahotsik gabeko biktima gisa aurkezten dituzte, eskubideetarako, aitortzarako eta baliabideetarako dituzten aukerak zailduz. Irudi murritz hori gainditu eta beren duintasuna, sormena eta indarra erakustea premiazkoa da. Baina emakume kongoarrak eraldaketarako eragileak, liderrak, bake sortzaileak, hezitzaileak, ekintzaileak eta komunitate ehunaren zaintzaileak ere badira. Prozesu horren bidez, isiltasuna hausteko, indarkeria matxistei aurre egiteko eta KEDeko emakumeen duintasuna, sormena eta indarra islatzen duten irudikapenak sustatzeko mekanismoak ezagutarazi eta indartu nahi dira. Azterlana Marie Lucia Monshenekek gidatu du, Bilbon 14 urte baino gehiago daraman emakume kongoarra da bera. Ruzizi eta Bizkaia arteko bideodei eta esperientzia trukeez gain, inkestak eta 27 elkarrizketa sakon egin dituzte.

Ruzizin, gatazka armatuaren esparruan bizirik irten diren emakumeek krimen horiek nazioko eta nazioarteko erakundeen aurrean salatzeko antolatzea lortu dute, estigmak ezarritako isiltasuna hautsiz”. “Bizkaian, kongoar emakume migratuek ahalduntze eta salaketa espazioak sortu dituzte”. “Taldeko inkestetan, bizitako indarkeriei eta migrazioari aurre egiteko elementu baliotsuena emakumeen arteko elkartasuna dela errepikatu zuten emakumeek.” Erresilientzia adibideetako batzuk besterik ez dira hauek.

 

Irakurri gehiago

100. Buletina

100. buletina medicusmundi Bizkaiak 60 urte bete dituenean heldu zaigu. Zenbaki borobil hauek atzera begiratzera garamatzate, baina gaurkotasuna eta etorkizuneko erronkak alde batera utzi gabe. Buletin honetan MMBren informazio zirkular eta buletin guztien azalak aurkituko dituzu, eta ale historiko horietako berri eta bitxikeria batzuk berreskuratuko ditugu. Gainera, Guatemalan egon den Leire Sanchezi egindako elkarrizketa, emakume kongoarren erresilientziari buruzko ikerketa beta genero berdintasunaren aldeko antolaketa-prozesuei buruzko informazioa bildu ditugu. Eta, nola ez, gure presidentearen editoriala eta zenbait albiste.

Irakurri gehiago

99. Buletina

medicusmundi Bizkaiaren 99. buletinean zera aurki dezakezu: logika militaristaren gorakadak eragindako kezka; Kivuetako gerraren egungo egoera eta Kongoko eta Ruandako emakumeen arteko ahizpatasun-harremana; Ruandako kooperatiben erronkak; indarkeria obstetrikoari, indarkeria sinbolikoari, osasun menstrualari eta osasun mentalari buruz egiten ari garen lana; Guatemalako herritarren behatokien jarduna; Osasun Txostenari buruz Eusko Legebiltzarrean egindako aurkezpena; Ura eta Klima Aldaketa Taldearen sorrera; eta albiste gehiago.

 

Irakurri gehiago

2024ko memoria

Memoria hau medicusmundi Bizkaia 2024. urtean zehar egindako lanaren laburpen bat da. Orrialde hauetan, Ruandan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Hondurasesn eta Guatemalan eta Bizkaian garatzen ditugun ekintzak ezagutzeko aukera duzue. Bestalde, diru publikoen eta pribatuen kudeaketa azaltzen dugu.

Irakurri gehiago

Ikerketa. Guatemalako emakume indiginen gaineko indarkeria obstetrikoa

Indarkeria obstetrikoa emakumeen bizitzari eta eskubideei sakonki eragiten dien errealitate ikusezina da, batez ere Guatemalako komunitate indigenetan. “Guatemalako emakume indigenen gaineko indarkeria obstetrikoaren egoera. K’iche’ eta Kaqchikel emakume indigenen gaineko indarkeria obstetrikoaren egoerari buruzko azterlana” deritzan ikerketa hau arazo hori agerian utzi eta eraldatu nahi duen proiektu baten parte da. Proiektuak, gainera, arreta obstetriko duina eta kulturaki egokia sustatu nahi du, Bizi Onaren printzipioetan oinarrituta.

Medicusmundi Bizkaiak, ASECSAk (Osasun Zerbitzu Komunitarioen Elkartea) eta MOLOJek (Emakume Maien Elkarte Politikoa) sustatu dute ikerketa hau, Verónica Sajbin Velásquez, Silvia Solórzano Foppa eta Teresa Laines Reynoso ikertzaileek gidatu dute, eta eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak finantzatu du. Durangoko Udalak ere “Mujeres Mayas frontando políticamente la Violencia Obstétrica como un problema de salud pública en Guatemala” proiektua babestu du.
Irakurri gehiago

98. Buletina

medicusmundi Bizkaiaren sei hilean behineko 98. buletinean zera aurki dezakezu: krisi klimatikoa eta ingurumenak osasunarekin duten loturari buruzko edukiak, elkartea Hondurasko hinbat Estatu-idazkaritzarekin batera garatzen ari den prozesuei buruzkoak, Afrikako Aintzira Handietako bake prozesuaren eta bertako epidemien inguruko gaurkotasuna, Guatemalan praktikak egiten aritu den ikasle bati egindako elkarrizketa, Durangon medicusmundik egindako erakusketaren ingurukoak, eta albiste gehiago.

Irakurri gehiago

97. Buletina

medicusmundi Bizkaiaren sei hilean behineko 97. buletinean zera aurki dezakezu: elkartearen egungo egoeraren nondik norakoak; estatu mailako Medicus Mundiren 60. urteurrenaren ingurukoak; MMBk Ruandan eta Hondurasen egindako lanaren hainbat xehetasun; MMBk osasuna eta Sexu eta Genero Aniztasunari buruz egindako topaketa eta ikerketei buruzko informazioa; eta Carmen Apraizi MMBn izan duen ibilbideari buruz egindako elkarrizketa.

Irakurri gehiago

2023ko memoria

Memoria hau medicusmundi Bizkaia 2023. urtean zehar egindako lanaren laburpen bat da. Orrialde hauetan, Ruanda, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Honduras eta Guatemala herrialdeetan eta Bizkaia garatzen ditugun ekintzak ezagutzeko aukera duzue. Bestalde, diru publikoen eta pribatuen kudeaketa azaltzen dugu.

 

Irakurri gehiago