Gernika-Lumoko udaletxeak, Guatemalako ASOGEN erakundeak burutzen duen proiektuari laguntza emango dio, sexu indarkeriaren biktima izan diren nerabeen eskubideak defendatzen dituen proiektua babestuz, medeicusmudi bizkaia erakundearen bitartekaritzarekin.
Proiektu honekin sexu indarkeria jasan duten 12 eta 17 urte bitarteko 33 nerabeei arreta osoa eskainiko zaie. Kolaborazio honi esker, nerabeek osasun arreta eta laguntza psikologikoa jaso ahal izango dute, epaiketa kasuetan ere aholkularitza eta laguntza jasoz. Gainera epe luzean testuinguru berrietan bere bizitza garatzeko tresnak ere emango zaizkie.
Nerabeek Chimaltenango CAIMUS (Emakumeentzako Arreta Okoso Zentroa) gunean babes osoa jaso ahal izango dute. Beraien bizitza arriskuan dagoen eta familiaren babesa ez duten nerabeen kasuetan, zentroan bertan denbora baterako hostauta ere emango zaie.