Osasuna sektore garrantzitsua da giza garapenerako eta desberdintasunak murrizteko, baina munduko biztanleen erdiak baino gehiagok ez du oinarrizko osasun zerbitzurik eskuratzerik. Aurten Munduko Medikuak elkartea 30 urte betetzen ari da eta medicusmundi Bizkaia 60. urteurrena ospatzen. Biok aritzen gara Bizkaian, Euskal Autonomia Erkidegoan eta munduan lanean, pertsona guztien osasunerako eskubidea bermatzeko. Estatuan eta nazioartean koordinatuta, […]
Bakea eraikitzen duten emakume merkatariak
Nazioarteko merkataritza ez dira soilik Trumpen muga-zergak, Errusiako gasa, Venezuelako petrolioa, Txinaren hazkundea edo Ormuzeko itsasartea. Bizirauteko eta aurrera egiteko egunero egunero Ruanda eta Kongoko Errepublika Demokratikoaren (KED) arteko muga zeharkatzen duten emakumeak ere badira nazioarteko merkataritza. Medicus Mundin 2023tik babesten ditugu emakume horiek. Are gehiago, medicusmundi Araba, medicusmundi Bizkaia eta medicusmundi Gipuzkoa elkarteok hamarkadak […]
Ostra onddoak desnutrizioaren aurka eta elikadura burujabetzaren alde
Ba al zenekien Guatemala izan zela elikagai segurtasunari buruzko lege bat izan zuen Latinoamerikako lehen herrialdea? 2005ean onartu zuen Elikadura Segurtasunerako eta Nutriziorako Sistema Nazionalaren Legea (SINASAN), baina asmo on horiek ez dute desnutrizioa askorik murriztu. Era berean, ez zuten 2006ko Estatu Batuekiko Merkataritza Askeko Ituna (DR-CAFTA) saihestu: AEBetatik zetozen laboreen muga zergak erabat ezabatu […]
Kivun bake iraunkorraren bila
Ekainaren 27an Ruandak eta Kongoko Errepublika Demokratikoak (RDC) Bake Akordioa sinatuko dute Washingtonen. Akordioak, besteak beste, honako gai hauei buruzko xedapenak jasotzen ditu: lurralde-osotasuna errespetatzea, talde armatuak desarmatzea, errefuxiatuen eta desplazatuen itzulera erraztea, sarbide humanitarioa eta eskualdeko integrazio ekonomikoa. Eskualdeak gatazka eta ezegonkortasun ugari bizi izan ditu aspaldidanik; beraz, akordioa gauzatzea erronka handia izango da, […]
Nola ari da eragiten t-baztanga (mpox) Kongon?
Munduko osasuna kezka-gai da medicusmundi Bizkaia osatzen dugunontzat, eta arreta bereziz jarraitzen dugu lanean dihardugun herrialdeetako osasun-egoera. Egun, Honduras, Guatemala, Ruanda eta Kongoko Errepublika Demokratikoan ari gara lanean. Uztailean Organización Panamericana de la Salud (OPS) erakundeak zera jakinarazi zuen: 2024an, ehun pertsona baino gehiago hil dira dengea dela-eta Erdialdeko Amerikan eta Karibe aldean, eta 200.000 […]
[ELKARRIZKETA] KARIM ASRY: “Hain garai zailetan baliagarriak izatearen zortea izan dugu”
Karim Asry Fab Lab-eko arduraduna da Open Espazioan eta Maker Faire Bilboren antolatzailea, estatuko maker jaialdirik zaharrenarena, alegia. Elkartearen zuzendari sortzailea da aldi berean, eta Ana Juaristi gure boluntario eta kazetariaren bitartez medicusmundi Bizkaiarentzat elkarrizketa bat emateko beharrezko adeitasuna eta denbora izan ditu. Maker komunitatearen lana eta COVID-19aren krisiaren aurrean nola antolatu diren azaltzen digu […]
Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideak – Jardunaldia 2018/10/25
Emakumeen aurkako indarkeriak kasu askotan komunikabideetan jasotzen duen tratamenduagatik arduratuta, eta gai honen inguruan hausnarketa bat bultzatzeko asmoarekin, medicumundi bizkaiak “Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideak” jardunaldia antolatu du. Ekitaldia urriaren 25ean egingo da, Bilboko Hika Ateneoan 10:00etatik 14:00etara. Ikuspegi ezberdin baten ekarpena egiteko, ekitaldiak Maria Dolores Marroquinen parte hartzea izango du. Bera Guatemalako La Cuerda […]
General Opticak eta medicusmundi bizkaiak beste 660 pertsonaren ikusmen-osasuna bermatu dugu Guatemalan
Guatemalako eremu ruraletan ikusmen-osasuna bermatzeko medicusmundi bizkaiak eta General Opticak egiten dugun elkarlanarekin jarraituz, azken urte honetan 660 pertsonek arreta oftalmologikoa jasotzea lortu dugu. Ekintza hau, gure tokiko bazkidea den San Joseren Alabak Kongregazioari, bertako osasun pastoralei, komunitateei eta kalitatezko zerbitzua bermatzen duten langile espezializatuei esker izan da. Oraingo honetan, proiektua 2017ko apiriletik 2018ko martxora […]










