“Guatemalan osasuna modu integralean ulertzen dute”

“Guatemalan barneratuta dute testuinguruak osasunari sakonki eragiten diola” Leire Sanchez Fernandez, Nazioarteko Harremanetan graduatua, Guatemalan izan zen ekainetik irailera, HEGOA Institutuaren eta EHUren Garapena eta Nazioarteko Lankidetza masterreko praktikak egiten, medicusmundi Bizkaiaren eskutik. ASECSAren (Osasun Zerbitzu Komunitarioen Elkartea) talde teknikoko kide gisa aritu zuen, besteak beste, Chimaltenango eta Solola departamenduetako Herritarren Behatokietan (OC) emakume maien parte-hartzea bultzatuz. Behatoki hauek bereziki […]

Munduko osasun gabeziei aurre egiteko, lankidetza aldarri

Munduko biztanleriaren % 55ek ez ditu bere oinarrizko osasun-premiak aseta. Martxa honetan, osasun arloko Garapen Jasangarriko Helburuen xedeetako % 10 baino ez da beteko 2030ean; bereziki kezkagarria da Osasun Estaldura Unibertsalaren eta amen heriotza-tasaren egoera. 10 milioi osasun-profesional gehiago behar dira munduan. Elikagai segurtasun falta larriak 59 herrialde eta lurraldetako 281 milioi pertsonari erasaten die. […]

[ERAKUSKETA] Emakumeen parte-hartzea uraren kudeaketa publikoan

Azaroaren 2tik 30era, LAKET – Emakumeen ahalduntze-eskolak “Emakumeen parte-hartzea uraren kudeaketa publikoan eta saneamenduan. San Martin, Hondurasko emakumeen sarearen esperientzia” argazki erakusketa ezagutaraziko du. 12 argazki hauek beren komunitateko gizarte-eraldaketako eragile bihurtu diren emakumeak erakusten dute.

Kamonyiko emakumeen ahalduntze bidea higienea eta saneamenduaaren sustapenaren bitartez

Urtarrilean, Bizkaiko eta Arabako medicusmundi elkarteak, Arde/Kubaho eta COFORWA tokiko elkarteekin batera eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzari esker, proiektu berri baten murgildu ginen, Kamonyi barrutiko emakumeen oinarrizko higienea eta saneamendua sustatuz kooperatiben eta ama nerabeen ahalduntzearekin jarraitzeko.

[ELKARRIZKETA] ANGEL SORTO: “Nire bizitzako esperientzia hoberena daramat, izan ere pertsona moduan trebatu naiz, truke kulturala… Angel Sorto oso ezberdin bat daramat”

Ángel Sorto ingenilari agronomoa da lanbidez, baina 17 urtez jardun da kooperazio lanetan medicusmundi Bizkaiak Hondurasen egin dituen proiektuetan. Gaur, erakundeari agur esaten dio urte hauek nola izan diren kontatzen digularik.

[ELKARRIZKETA] JOSEP FERRIS i TORTAJADA: “Ingurumen kutsadura 102.000 eta 169.000 milioi euro bitartean kostatu zitzaien herritarrei”

Ferris i Tortajada doktoreak elkarrizketa bat eman dio medicusmundi Bizkaiari, Ana Juaristi gure boluntarioaren eskutik, eta funtsezko bi ardatz aztertu ditu. Batetik, ingurumen osasuna, eta kutsadura bestetik, osasunaren egiturazko faktore gisa.

Guatemalako mam komunitate indegenarentzako ur eta sanemandu hornikuntzak burutzeko proiektua

Bilboko udalak 2017an finantzatutako proiektuari esker, Guatemalako ipar-ekialdeko Quetzaltenango departamentuan dagoen Concepción de Chiriquirichapa herriak ur hornikuntza eta saneamendu sistema integrala dauka orain. Gainera bertako biztanleria indigenaren artean baliabode hidrikoen mantentze eta sentsibilizazioaz arduratuko diren lantaldeak ere sortzen ari dira. Proiektu hau bertako Siembra/ANGUADE erakundearekin batera burutzen ari da, biztanleriaren sektorerik ahulenari ur iturri batera […]

Hondakinez egindako itsasoek Omoako kostaldea itotzen ari dira Hondurasen

Hondartza ederrak non hondakinez osatutako tapiz kiradun batek are zuria estaltzen du, ur gardenak  estaltzen dituzten plastikozko irlak eta zaborrez betetako mangladiak. Hori da gaur egun Honduraseko iparraldean dagoen Omoa herriko kostaldeak duen irudi dohakabea. Motagua ibaiak Caribe itsasora bidaian, Guatemalako 96 udalerritik igarotzean garraiatzen dituen milaka zabor tonen ondorioa da, urtez urte areagotzen doan hondamendi […]

Urte bat Berta Caceres laguna hil zutenetik

2016ko martxoaren 3an Berta Caceres laguna hil zuten Hondurasen. Urte bat pasata inpunitatea nagusi da oraindik. Horregatik egia, justizia eta erreparazioa eskatzen jarraitzen dugu.

Hombres y Mujeres Mayas frente a la Minería Transnacional

Por Hugo Icú. Director ASECSA “Es América Latina, la región de las venas abiertas. Desde el descubrimiento hasta nuestros días, todo se ha transmutado siempre en capital europeo o más tarde, norteamericano y como tal se ha acumulado y se acumula en los lejanos centros de poder. Todo, la tierra, sus frutos y sus profundidades […]