Azaroaren 2tik 30era, LAKET – Emakumeen ahalduntze-eskolak “Emakumeen parte-hartzea uraren kudeaketa publikoan eta saneamenduan. San Martin, Hondurasko emakumeen sarearen esperientzia” argazki erakusketa ezagutaraziko du. 12 argazki hauek beren komunitateko gizarte-eraldaketako eragile bihurtu diren emakumeak erakusten dute.
Dunia Orellana eta Maria Aguilar argazkilari eta komunikatzaile hondurastarren irudi hauetan, emakumeen sare honen bidez, emakumeak beren herrixkako edateko uraren sistemaren garapenaren eta kudeaketaren parte direla erakusten dute, eta etxeko banaketa-sarearen instalazioan parte hartzen dutela ere bai. Gainera, emakumeek burdindegi komunitario bat sortu dute, emakumeen sareak berak koordinatua eta administratua; horri esker, ahalduntze ekonomikoa eta komunitatearen ekonomian eragitea lortuko dute.
Emakumeen sareak Cuerpos de Conservación de Omoaren (CCO) eta medicusmundi Bizkaiaren laguntza izan du, Leioako Udalaren babesarekin.
Azaroaren 30a baino lehen bisitatu erakusketa LAKET eskolan (mendibile 13. Leioa).