Maria eta Monica gara, Bizkaiko bi gazte, eta gaur egun Intibucan gaude, Hondurasen, ASODOCekin (Mendebaldeko Garapenerako Elkartea) elkarlanean. Hona heldu ginen, Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Gazteak Lankidetzan programari esker, uztailaren 14an beraz, hilabete bat baino gehiago daramagu esperientzia horretan murgilduta. Hasieratik besoak zabalik hartu gintuzten, eta, ondorioz, egokitze-prozesua oso erraza izan zen, eta horregatik oso […]
[ELKARRIZKETA] VANESSA SILIEZAR TURCIOS: ”Osasun zerbitzuak funtsezko erantzunak eman behar dizkio LGTIBQ biztanleriari”
11 August, 2020
Aurreko otsailaren 20an Vanessa Silieza Turcios izan genuen Bilbon antolatutako genero eta aniztasun sexualari buruzko jaurdunaldietan. Vanessak gurekin partekatu zuen Hondurasen bizitako esperientzia, bai Honduraseko Unibertsitate Nazional Autonomoan (Universidad Nacional Autónoma de Honduras UNAH) non lan egiten duen, bai UDIMUFen Emakumearen eta Familiaren Garapen Integraleko Unitatean egiten duen lanaren ikuspuntutik.