Alphée Shukuru Mushobekwa Bukavun bizi da, Hego Kivuko hiriburuan, Kongoko Errepublika Demokratikoaren (KED) ekialdean, eta Aintzira Handien eskualdean lan egiten du (KED, Ruanda eta Burundi). Proiektuen Kudeaketa eta Administrazioan lizentziatua da, eta frantsesez, ingelesez, swahiliz eta tokiko beste hizkuntza batzuetan (mashia eta kifulirua) hitz egiten du. Kirundi eta kinyarwanda pixka bat ere badaki, eta horrek […]
Bakea eraikitzen duten emakume merkatariak
Nazioarteko merkataritza ez dira soilik Trumpen muga-zergak, Errusiako gasa, Venezuelako petrolioa, Txinaren hazkundea edo Ormuzeko itsasartea. Bizirauteko eta aurrera egiteko egunero egunero Ruanda eta Kongoko Errepublika Demokratikoaren (KED) arteko muga zeharkatzen duten emakumeak ere badira nazioarteko merkataritza. Medicus Mundin 2023tik babesten ditugu emakume horiek. Are gehiago, medicusmundi Araba, medicusmundi Bizkaia eta medicusmundi Gipuzkoa elkarteok hamarkadak […]
Ostra onddoak desnutrizioaren aurka eta elikadura burujabetzaren alde
Ba al zenekien Guatemala izan zela elikagai segurtasunari buruzko lege bat izan zuen Latinoamerikako lehen herrialdea? 2005ean onartu zuen Elikadura Segurtasunerako eta Nutriziorako Sistema Nazionalaren Legea (SINASAN), baina asmo on horiek ez dute desnutrizioa askorik murriztu. Era berean, ez zuten 2006ko Estatu Batuekiko Merkataritza Askeko Ituna (DR-CAFTA) saihestu: AEBetatik zetozen laboreen muga zergak erabat ezabatu […]
Ura eskuratzeko berme barik, baina tabuak hausteko prest
Joan den otsailaren 10ean, medicusmundi Bizkaiak eta Espainiako Medicus Mundi Elkarteen Federazioak Guatemala bisitatu zuten, Fortalecimiento de la gestión de salud menstrual y la reducción de enfermedades de origen hídrico en 13 municipios del Departamento de Sololá (Solola eskualdeko 13 udalerritan osasun menstrualaren kudeaketa indartzeko eta ur-jatorriko gaixotasunak murrizteko) proiektua ixteko. Proiektu honek CSAI Fundazioaren eta […]
60 urte osasuna pertsona guztientzat eskubidea izan dadin
2026ko urtarrilean, medicusmundi Bizkaiaren 60. urteurrena ospatuko dugu; 60 urte beteko ditugu pertsona guztientzako eskuragarria eta doakoa den osasunaren alde borrokan. medicusmundi Bizkaian osasuna ondasun publikoa eta komunitarioa dela uste dugu, eta ez soilik norbanakoen kontu bat. Horregatik, osasunerako eskubidea bermatzeko, politika publikoak ezinbestekoak dira, eta baita komunitatearen partehartzea eta askotariko gizarte eragileen arteko lankidetza […]
“Guatemalan osasuna modu integralean ulertzen dute”
“Guatemalan barneratuta dute testuinguruak osasunari sakonki eragiten diola” Leire Sanchez Fernandez, Nazioarteko Harremanetan graduatua, Guatemalan izan zen ekainetik irailera, HEGOA Institutuaren eta EHUren Garapena eta Nazioarteko Lankidetza masterreko praktikak egiten, medicusmundi Bizkaiaren eskutik. ASECSAren (Osasun Zerbitzu Komunitarioen Elkartea) talde teknikoko kide gisa aritu zuen, besteak beste, Chimaltenango eta Solola departamenduetako Herritarren Behatokietan (OC) emakume maien parte-hartzea bultzatuz. Behatoki hauek bereziki […]









