Ekainaren 27an Ruandak eta Kongoko Errepublika Demokratikoak (RDC) Bake Akordioa sinatuko dute Washingtonen. Akordioak, besteak beste, honako gai hauei buruzko xedapenak jasotzen ditu: lurralde-osotasuna errespetatzea, talde armatuak desarmatzea, errefuxiatuen eta desplazatuen itzulera erraztea, sarbide humanitarioa eta eskualdeko integrazio ekonomikoa. Eskualdeak gatazka eta ezegonkortasun ugari bizi izan ditu aspaldidanik; beraz, akordioa gauzatzea erronka handia izango da, […]
Ekainak 19: medicusmundi Bizkaiaren bazkideen 2025eko Batzar Orokorra
2024an zer egin genuen jakin nahi duzu? Prest ditugu iazko jardueren memoriak eta memoria ekonomikoa: 2024ko MEMORIA Memoria actividades MMB 2024 Memoria económica MMB 2024 Gehiago jakin nahi baduzu, eta elkartearen etorkizunean parte hartzeko, bazkideen Ohiko Batzar Nagusira gonbidatzen zaitugu. Medicus Mundi Bizkaia elkartearen bazkideen Ohiko Batzar Nagusirako deialdia: Eguna: Osteguna, 2025eko ekainak 19. Ordua: […]
Boubacar Diouf: “Eskubide berberak izan beharko genituzke, edozein dugula sorterria”
Boubacar Dioufek, Mbolo Moye Doole Bizkaiko manteroeen eta saltzaile ibiltarien elkarteko kideak, Bilboko kaleetan arrazakeria eta abusu poliziala areagotu direla adierazi du. Garazi Basterretxea Barea Pikara Magazine Mbolo Moye Doole esaerak “batzeak indartzen gaitu” esan nahi du wolof hizkuntzan, eta Bizkaiko manteroen eta kalez kaleko saltzaileen kolektiboaren izena ere bada. Boubacar Diouf eragile horren […]
Osasun menstruala Guatemalan: oinarrizko eskubide ikusezina
Haizea Prados Guatemalan, munduko leku askotan bezala, hilerokoaren inguruan estigma, mito eta isilune ugari dago. Funtzio biologiko naturala da eta munduko biztanleriaren erdiari eragiten dio bizitzaren zati handi batean; hala ere, oraindik kontu pribatua eta lotsagarria da askorentzat. Pertzepzio horrek oinarrizko eskubideak mugatzen ditu, zuzenean eragiten die menstruatzen duten pertsonen osasunari, hezkuntzari, duintasunari eta parte-hartzeari. […]
Ura eta saneamendua denok eskura izateko, uraren gobernantza
2025eko apirilaren 3an Zabalketa GGKEak Ura eta Garapenerako Lankidetza Jardunaldia antolatu zuen Getxon, «“Naturan Oinarritutako Irtenbideen” logikan eta hori ahalbidetzen duten politika publikoen azterketan oinarritutako nazioarteko esperientzia teknikoen trukerako jardunaldia». Science aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, 4.400 milioi pertsonak (munduko biztanleen erdiak baino gehiagok) ez dute modu seguruan kudeatutako ur edangarririk eskuratzeko aukerarik; kezka horretatik […]
Artea eta sendaketa LGTBIQ+ pertsonekin
“Zauritik erresistentziara” prozesua abian jartzen ari gara, LGTBIQ+ pertsonen aurkako indarkeria sinbolikoen aurrean sendatze kolektiborako proposamen feminista, heretikoa eta komunitarioa. Parte hartu nahi duzu? Animatu! Sexu- eta genero-aniztasuneko pertsonek mota guztietako indarkeriak jasotzen dituzte: fisikoa, zuzeneko erasoak, gorroto-diskurtsoak… eta baita iruzkin edo irudikapen sotilagoak ere, asmo txarrekoak izan gabe ere trauma pertsonalak, kolektiboak eta belaunaldiartekoak […]
LGTBIQ+ ekintzaileak indarkeria sinbolikoaren aurka
«Indarkeria sinbolikoa eta sexu- eta genero-aniztasuna: erronkak, estrategiak eta konexio lokal-globalak» webinarioan, Hondurasko eta Bizkaiko esperientziadun ahotsekin hitz egingo dugu, gizarte zibileko erakundeak edo LGTBIQ+ pertsonen eskubideen aldeko aktibistak eta kolektiboak jasaten duen indarkeria sinbolikoari aurre egiteko egiten ari direna gertutik ezagutzeko. Hizlariak: Grecia O´Hara – Hondurasko Trans Pertsonen Sare Nazionaleko kide. Ikus-entzunezko komunikatzailea SOMOS […]
Politika publikoak Sexu eta Genero Aniztasunaren aurkako indarkeria sinbolikoari aurre egiteko
medicusmundi Bizkaia elkarteak bederatzi web-mintegiko ziklo bat abiatuko du datorren astean. Webinarioek emakumeen eta LGTBIQ+ pertsonen aurkako indarkeria sinbolikoa ikusarazteko, indarkeria horren inguruko bizipenak partekatzeko eta horri aurre egiteko proposamenak biltzeko balioko dute. Datozen hilabeteetan zehar izango ditugun Honduras eta Bizkaia arteko elkarrizketa hauetako lehen solasaldira gonbidatu nahi zaitugu. Gure helburua sexu- eta genero-askatasunaren aurkako […]
Ezagutu Guatemalako emakume indigenen gaineko indarkeria obstetrikoari buruzko ikerketa
Otsailaren 17tik 21era, medicusmundi Bizkaiaren eskutik, Guatemalako bost lagun Euskal Herrian izango ditugu: ikertzaile bat eta ASECSA (Asociación de Servicios Comunitarios de Salud) eta MOLOJ (Asociación Política de Mujeres Mayas) elkarteetako bina kide. Aste honetan “SITUACIÓN DE LA VIOLENCIA OBSTÉTRICA EN MUJERES INDÍGENAS DE GUATEMALA. Estudio sobre la situación de la violencia obstétrica en mujeres […]
Aitaren zaintzaile ofiziala
Malen Etxedardar. Pikara Magazine Ez dituzu egutegietako egun gorriak maite, adostu gabe adostu ditugun arauetan deseroso sentitzen zara. Txikitan aitarekin negoziatzen saiatzen zinen, mesedez eskatzen zenion etortzear zen egun gorri horretan ez edateko. 2023ko abenduaren 25ean lagunekin bazkaldu zenuen etxean, aurreko bi urteetan bezala. Baina, lagunez inguratuta egon arren, ezinezko zitzaizun gorputzeko alarma amatatu eta […]
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- …
- 15
- Next Page »









