Ekainak 19: medicusmundi Bizkaiaren bazkideen 2025eko Batzar Orokorra

Ekainak 19: medicusmundi Bizkaiaren bazkideen 2025eko Batzar Orokorra Image

2024an zer egin genuen jakin nahi duzu? Prest dugu iazko jardueren memoria laburra:
2024ko MEMORIA

Gehiago jakin nahi baduzu, eta elkartearen etorkizunean parte hartzeko, bazkideen Ohiko Batzar Nagusira gonbidatzen zaitugu.

Medicus Mundi Bizkaia elkartearen bazkideen Ohiko Batzar Nagusirako deialdia:
Eguna: Osteguna, 2025eko ekainak 19.
Ordua: Lehen deialdia: 18:00; bigarren deialdia: 18:15.
Lekua: Bizkaiko Medikuen Elkargoa, Lersundi kalea 9, 4. solairua, Landin II aretoa.

AZTERGAIEN ZERRENDA

  1. Presidentearen aurkezpena.
  2. Ikuskatzaileen izendapena.
  3. Gai-zerrenda onartzea.
  4. 2024ko Ohiko Batzarreko akta irakurri eta onartzea, hala badagokio.
  5. Komunikazio eta Gizartea Eraldatzeko Hezkuntza arloetako balantze orokorra.
  6. Garapenerako Lankidetza Proiektuen arloko balantze orokorra.
  7. 2024ko ekitaldiaren kontu-balantzea eta 2025erako aurrekontua irakurri eta onartzea, hala badagokio.
  8. Zuzendaritza Batzordeko karguak berritzea.
  9. Galderak eta eskaerak.

Zuen zain gaituzue!

Edozein kontutarako:
944127398
bizkaia@medicusmundi.es

Itzuli