Ruandako landa eremuko kooperatibetako emakumeek pobrezia dimentsioanitza, oinarrizko zerbitzu falta, genero desberdintasuna eta klima larrialdia pairatzen dituzte eta, azken urteetan, nazioarteko lankidetza murrizten ari da, gainera. Antolaketa eta kooperatibak sendotzea, agintariekin harremanetan jartzea, eta ikasten jarraitzea gakoa da. Ur eta saneamendu azpiegiturak ere beharrezkoak dira osasunerako, hezkuntzarako eta ekonomiarako, eta emakumeek eta komuniteteek erabaki behar […]
Bakea eraikitzen duten emakume merkatariak
Nazioarteko merkataritza ez dira soilik Trumpen muga-zergak, Errusiako gasa, Venezuelako petrolioa, Txinaren hazkundea edo Ormuzeko itsasartea. Bizirauteko eta aurrera egiteko egunero egunero Ruanda eta Kongoko Errepublika Demokratikoaren (KED) arteko muga zeharkatzen duten emakumeak ere badira nazioarteko merkataritza. Medicus Mundin 2023tik babesten ditugu emakume horiek. Are gehiago, medicusmundi Araba, medicusmundi Bizkaia eta medicusmundi Gipuzkoa elkarteok hamarkadak […]
Kivun bake iraunkorraren bila
Ekainaren 27an Ruandak eta Kongoko Errepublika Demokratikoak (RDC) Bake Akordioa sinatuko dute Washingtonen. Akordioak, besteak beste, honako gai hauei buruzko xedapenak jasotzen ditu: lurralde-osotasuna errespetatzea, talde armatuak desarmatzea, errefuxiatuen eta desplazatuen itzulera erraztea, sarbide humanitarioa eta eskualdeko integrazio ekonomikoa. Eskualdeak gatazka eta ezegonkortasun ugari bizi izan ditu aspaldidanik; beraz, akordioa gauzatzea erronka handia izango da, […]
“Kooperatibek egitura sendoa dute eta bizi biziak dira euren egunerokoan”
1966an sortu zen medicusmundi Bizkaia, eta urte berean hasi zen Ruandan lanean. Riki Minguez Gabiña 2004an joan zen lehen aldiz Ruandara, eta aurten laugarren aldiz bisitatu du herrialdea. Riki medicusmundi Bizkaiako presidente izan zen eta, egun, Zuzendaritza Batzordeko kidea da, Afrikako proiektuen arduraduna. Otsailean Ruandara joan zen, bertako bazkideekin elkartu eta proiektuak ikuskatzera. Handik Kongoko […]
Abortatzeko eskubidea: zerbait gaizki dabil, aldatzeko garaia da
Irailaren 28a Abortuzeko Eskubidearen Aldeko Ekintza Globalaren Eguna da, Abortua Despenalizatu eta Legeztatzeko Eguna. Abortatzeko eskubideari buruzko joera globala argia da: azken 30 urteetan, 60 herrialde eta lurralde baino gehiagok liberalizatu dituzte beren legeak. Baina lege batzuk oraindik mugatuak dira edo ez dira beti aplikatzen, herrialde batzuek abortua debekatzen eta zigortzen dute oraindik, eta 4 […]
medicusmundi Bizkaia Ruandan
Ezagutu itzazu Riki Minguez Giabiñaren, medicusmundi Bizkaiko Afrikako batzordekidea, eskutik Ruandan burutzen hari ditugun proiektuak Pasa den abuztuaren 22an Ruandara abiatu nintzen eta bi asteko bidaian medicusmundi Bizkaiak azken urtetan burutu dituen proiektuak ikusteko aukera izan nuen. Bidaia zirraragarria izan zen, Ruandako jendeak eta paisaiak bereziak dira, eta bertako mendien artean harrera oso hunkigarriak egiten […]
Hausnarketa kolektibotik eta aniztasunetik abiatuta maskulinitate berriak eraikitzen, Ruandan
“Ruandako kulturak oraindik tradizio patriarkal handia badu ere, egia da emakumearen papera balioesten dela, bai komunitate-mailan, bai eremu pertsonalean. Prestakuntzan parte hartu duten pertsonak bat zetozen Ruandako gizartean gaur egun dauden genero-aginduak hausteko erantzukizunak eta lidergoa hartzeko espazioak eta aukerak sustatu behar direla esatean, batez ere kudeaketa ekonomikoari eta erabakiak hartzeari dagokienez”Alba Pastor Garcia, Hegoako […]
Oinarrizko higienea eta saneamendua Ruandako emakumeen ahalduntzerako
Emakumeek aurrez aurre dituzten desberdintasunen arrailak errealitate bat dira. Desberdintasun horiek agerian geratzen dira ekonomian, lanean, gizartean, familian… Egoera horiek areagotu egiten dira egiturazko pobrezia-testuingurutan, eta emakumeen eskubideak etengabe urratzen dira emakumeek eta neskek jasaten dituzten zapalkuntzen eta indarkerien ondorioz. Medicusmundi Arabaren lan-ildoetako bat emakumeen ahalduntzea da, eta indarkeria matxista horiei aurre egitea helburu duten […]










