Ruandako landa eremuko kooperatibetako emakumeek pobrezia dimentsioanitza, oinarrizko zerbitzu falta, genero desberdintasuna eta klima larrialdia pairatzen dituzte eta, azken urteetan, nazioarteko lankidetza murrizten ari da, gainera. Antolaketa eta kooperatibak sendotzea, agintariekin harremanetan jartzea, eta ikasten jarraitzea gakoa da. Ur eta saneamendu azpiegiturak ere beharrezkoak dira osasunerako, hezkuntzarako eta ekonomiarako, eta emakumeek eta komuniteteek erabaki behar […]
Ura eskuratzeko berme barik, baina tabuak hausteko prest
Joan den otsailaren 10ean, medicusmundi Bizkaiak eta Espainiako Medicus Mundi Elkarteen Federazioak Guatemala bisitatu zuten, Fortalecimiento de la gestión de salud menstrual y la reducción de enfermedades de origen hídrico en 13 municipios del Departamento de Sololá (Solola eskualdeko 13 udalerritan osasun menstrualaren kudeaketa indartzeko eta ur-jatorriko gaixotasunak murrizteko) proiektua ixteko. Proiektu honek CSAI Fundazioaren eta […]
“Guatemalan osasuna modu integralean ulertzen dute”
“Guatemalan barneratuta dute testuinguruak osasunari sakonki eragiten diola” Leire Sanchez Fernandez, Nazioarteko Harremanetan graduatua, Guatemalan izan zen ekainetik irailera, HEGOA Institutuaren eta EHUren Garapena eta Nazioarteko Lankidetza masterreko praktikak egiten, medicusmundi Bizkaiaren eskutik. ASECSAren (Osasun Zerbitzu Komunitarioen Elkartea) talde teknikoko kide gisa aritu zuen, besteak beste, Chimaltenango eta Solola departamenduetako Herritarren Behatokietan (OC) emakume maien parte-hartzea bultzatuz. Behatoki hauek bereziki […]
“Kooperatibek egitura sendoa dute eta bizi biziak dira euren egunerokoan”
1966an sortu zen medicusmundi Bizkaia, eta urte berean hasi zen Ruandan lanean. Riki Minguez Gabiña 2004an joan zen lehen aldiz Ruandara, eta aurten laugarren aldiz bisitatu du herrialdea. Riki medicusmundi Bizkaiako presidente izan zen eta, egun, Zuzendaritza Batzordeko kidea da, Afrikako proiektuen arduraduna. Otsailean Ruandara joan zen, bertako bazkideekin elkartu eta proiektuak ikuskatzera. Handik Kongoko […]
Iurretako Udalak 5.000 euro eman dizkio medicusmundi Bizkaiari
Iurretako Udalak 5.000 euro eman dizkio medicusmundi Bizkaiari Hondurasko komunitate batean ur-hornidura optimizatzeko eta ur-gaixotasunak prebenitzeko. Iurretako Udalaren laguntzari esker, medicusmundi Bizkaiak San Martin Omoa komunitateari laguntzen jarraituko du. Bertako bizilagunek ura eta saneamendua eskura izango dute funtsezkoa baita pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. Diruz lagundutako proiektuarekin, esku-hartze zuzena egin nahi da San Martin komunitatean. Hautatutako etxebizitzetan […]
Kamonyiko emakumeen ahalduntze bidea higienea eta saneamenduaaren sustapenaren bitartez
Urtarrilean, Bizkaiko eta Arabako medicusmundi elkarteak, Arde/Kubaho eta COFORWA tokiko elkarteekin batera eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzari esker, proiektu berri baten murgildu ginen, Kamonyi barrutiko emakumeen oinarrizko higienea eta saneamendua sustatuz kooperatiben eta ama nerabeen ahalduntzearekin jarraitzeko.
Ruandan euriteengatik larrialdiko ekintzak hasi ditugu
Irailean, Ruandako Kamonyi barrutiko 50 familiari larrialdiko ekintzak hasi zaizkie; izan ere, joan den abenduan eta maiatzean euri-jasak izan ziren eta, ondorioz, egoera ahulago batean aurkitzen dira.









