Gure gorputzaren desjabe

Kalean topatu ginen adiskidearekin, emakumea bera, eta bete-betea zekarren gorputza: heren bat amorruz, beste heren bat tristuraz, eta azken herena, berriz, larridura hutsez. Espero dut, aurpegi ezagun eta feministekin aurkituta, gutxien-gutxienik indarrez beteko zitzaiola gorputzean libre geratzen zitzaion azken zirrikitu hura, atakari aurre egiteko. Halako egoeren aurrean, gure buruan sinetsi besterik ezin dezakegu egin. Goiz […]

Azaroak 25, Emakumeen kontrako Indarkeriarekin Amaitzeko Nazioarteko Eguna

Hurrengo azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriarekin Amaitzeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. medicusmundi bizkaiatik emakumeen kontrako edozein biolentzia motarekin amaitzeko lan egiten dugu, bai Hegoaldeko herrialdeetan, baita Bizkaian ere. Hori dela eta, egun honetan kalera ateratzera animatzen zaituztegu, egiten diren manifestazioetan parte hartu ahal izateko. Izan ere, badakigu borroka eguneroko gauza dela eta, horregatik, ezinbestekoa da indarrak […]

Beste behin ere medicusmundi bizkaiak Santurtzitik Bilbora lasterketan parte hartuko dugu

Azaroaren 26an Santurtzitik Bilbora XXIX. lasterketa ospatuko da eta medicusmundi bizkaiako kideak bertan izango gara, lasterketako 4.000 parte hartzaileekin batera mundu guztiarentzako bizimodu osasuntsu baten aldeko mezua zabaltzeko. Aurten izen emate bakoitzeko euro bat medicusmundi bizkaiak Kongoko Errepublika Demokratikoan nerabeen Sexu eta Ugalketa Eskubideak babesteko garatzen ditugun proiektuetara bideratuko dira. 2004 urtean hasita, medicusmundi bizkaiatik zenbait proiektu bultzatzen hasi ginen, Kongoko […]

Euskadin osasungintzan egiten den gastu orokorrean lau eurotik bat finantzaketa pribaturako da.

medicusmundi “Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak eta osasun-sistemaren pribatizazio-prozesuak” azterlanaren emaitza garrantzitsuenak aurkeztu ditu prentsa aurrekoan Osasun publiko eta unibertsalaren alde. Inequidades en el acceso a la salud proiektuaren testuinguruan, medicusmundi GGKEak “Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak eta osasun-sistemaren pribatizazio-prozesuak” azterlanaren emaitza garrantzitsuenak aurkeztu zituen prentsaurrekoan. Azterlan hori 2014ko abendua eta 2016ko urria […]

Honduras eta El Salvadorreko osasun sistemak eta sarbideak

Munduko herrialde ezberdinetan dauden osasun sistemak eta herritarrek hauetara duten sarbidea ikustaraziko duen dokumentala filmatzeko, medicusmundi bizkaia Ertamerikan izan da. Oraingo honetan taldea El Salvador eta Hondurasen egon da, bertako osasun sistemetan egiten ari diren erreformak aztertzen.   Herrialde hauetako egoera sozio-sanitarioa hurbiletik ezagutzeko, taldeak osasun zerbitzu eta ministerioetako langile eta ordezkariez gain, erabiltzaileak eta hango erakundeak […]

“Nire gorputza, nire erabakia” bertso-paper lehiaketa Bizkaian

Nire gorputza, nire erabakia bertso-paper lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 15an amaitzen da. Emakumeak gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko eskubidea aldarrikatu nahi dugu, hemen zein Guatemalan. Bi maila bereizten dira: Gazteena (17 urte arte) eta Helduena (18 urtetik gora). 1.000€ baino gehiago sarituko dira eta bertso batekin bi sari jasotzeko aukera duzu. Anima zaitez […]