Gure gorputzaren desjabe

Kalean topatu ginen adiskidearekin, emakumea bera, eta bete-betea zekarren gorputza: heren bat amorruz, beste heren bat tristuraz, eta azken herena, berriz, larridura hutsez. Espero dut, aurpegi ezagun eta feministekin aurkituta, gutxien-gutxienik indarrez beteko zitzaiola gorputzean libre geratzen zitzaion azken zirrikitu hura, atakari aurre egiteko. Halako egoeren aurrean, gure buruan sinetsi besterik ezin dezakegu egin. Goiz […]

medicusmundi bizkaiak Leioako Umore Azokan parte hartuko du, emakumeen gorputzen kontrako indarkeria sinbolikoa performance batekin salatuz

Ekintza hau Leioako “La vaca pinta” tailer artistikoan egingo da, maiatzaren 16an, ostirala, 18:30etik aurrera. Iniziatiba honekin, medicusmundi bizkaiak 2013an hasitako Ez nago salgai, eta zu? kanpainari jarraipena eman nahi dio.

TXOSTENA: Bizkaiko nerabeak oso urrakorrak dira eta gorputza eta edertasun femeninoari buruzko presio sozialei aurre egiteko gaitasun gutxi dute

Edertasunaren Indarkeria: Nerabeen gorputza, kontrolaren lurraldea txostena Ez nago salgai, eta zu?  kanpainaren barne dago. Honen bitartez, medicusmundi bizkaia elkarteak emakumeenganako indarkeria guztien artean, indarkeria sinbolikoa bistaratu nahi du. Edertasun femeninoari buruzko mezu tradizionalei lotutako esposizio maila oso altua da 13 eta 18 urte bitarteko Bizkaiko nerabeetan. Ondorioz, neska-mutilazk guztiz urrakorrak dira, jokabideak eta ohiturak […]

“Nire gorputza, nire erabakia” bertso-paper lehiaketa Bizkaian

Nire gorputza, nire erabakia bertso-paper lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 15an amaitzen da. Emakumeak gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko eskubidea aldarrikatu nahi dugu, hemen zein Guatemalan. Bi maila bereizten dira: Gazteena (17 urte arte) eta Helduena (18 urtetik gora). 1.000€ baino gehiago sarituko dira eta bertso batekin bi sari jasotzeko aukera duzu. Anima zaitez […]