Aurten ere, medicusmundi Bizkaia elkarteak Kongoko Errepublika Demokratikoan, Biyelan, haurren malnutrizioaren aurkako borrokan jarraitu nahi dugu, Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen Zer0,7 Elkartasun Fondoa Elkartearekin batera. Horretarako, “COVID-19aren testuinguruan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Biyelan, haurren malnutrizioaren aurrean erantzun komunitarioa hobetzea” proiektua aurkeztu dugu. Proiektu hau aurrera eramateko zure botoa behar dugu. Laguntzen diguzu?
Kongoko Errepublika Demokratiko-ko haurren malnutrizioaren aurkako borrokaren alde bozkatu
Generoan Oinarritutako Biolentzia Sexualaren aurkako borroka KEDan eta Euskadin
Basaurikoa bezalako udaletxeei, eta beste erakunde kolaboratzaileei esker, medicusmundi biziakaiak Generoan Oinarritutako Biolentzia Sexualaren (GOBS) eta emakume zein nesken aurkako diskriminazioaren aurka komunitateak eta aginte politiko-administratiboak mugiarazteko lanean jarraitzen du, bai Hegoaldean eta baita Iparraldean ere. Erdialdeko Kongo da biolentzia sexual indizerik altuena duen zonaldea Kongoko Errepublika Demokratikoan; azken 20 urteetako borroka armatu etengabearen ondorioz […]
medicusmundi bizkaiak afrikan osasun eskubidearen aldeko konpromisoa berresten du
Gaur, maitzak 26 Afrikako eguna da, eta horregatik medicusmundi bizkaian Sexu eta Ugalketa Eskubidearekin, genero biolentziako biktimei laguntzarekin eta osasunera sarbidearen inguruan, Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen ditugun zenbait proiekturen emaitzak aurkeztu nahi ditugu Alde batetik, generoan oinarritutako sexu biolentziaren biktimei arreta emateko plan bat eta sendagaien kudeaketa egokirako plan bat burutu dugu, Kinshsasako Ngaba osasun […]
Zer0,7 erakundeak medicusmundi bizkaiak KEDan egiten duen lana finantzatzen jarraitzen du
Beste urte batez Zer0,7 elkarteak medicusmundi bizkaiak Kongoko Errepublika Demokratikoan burutzen duen lana finantzatzen jarraituko du. Oraingo honetan, Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzako langileek osatutako erakundeak 49.966 euro zuzendu dizkigute, KEDko Biyela osasun eremuan haurren malnutrizioaren alorrean egiten dugun lanarekin jarraitu ahal izateko. Laguntza honi esker, malnutriziotik eratorritako osasun arazoak dituzten 5 urtetik beherako 250 haurrei […]
Beste behin ere medicusmundi bizkaiak Santurtzitik Bilbora lasterketan parte hartuko dugu
Azaroaren 26an Santurtzitik Bilbora XXIX. lasterketa ospatuko da eta medicusmundi bizkaiako kideak bertan izango gara, lasterketako 4.000 parte hartzaileekin batera mundu guztiarentzako bizimodu osasuntsu baten aldeko mezua zabaltzeko. Aurten izen emate bakoitzeko euro bat medicusmundi bizkaiak Kongoko Errepublika Demokratikoan nerabeen Sexu eta Ugalketa Eskubideak babesteko garatzen ditugun proiektuetara bideratuko dira. 2004 urtean hasita, medicusmundi bizkaiatik zenbait proiektu bultzatzen hasi ginen, Kongoko […]
2015eko medicusmundi bizkaiako memoria, argitaratua.
medicusmundi bizkaiatik atseginez jakinarazten dizuegu 2015eko aktibitate memoria guztion esku dagoela deskargatzeko, non Bizkaiko GGKEk azken urtean aurrera eraman dituen zereginak aztertzen baitira, bai hegoaldean, baita iparraldean ere. Publikazio honen barruan, medicusmundi bizkaiak Hondurasen, Guatemalan, Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Ruandan aurrera eraman dituen xehetasun guztiak aurkitzeko aukera izango duzue, iparraldean Garapenerako Hezkuntzarekin edota Komunikazioarekin erlazionatuta […]