Kongoko Errepublika Demokratiko-ko haurren malnutrizioaren aurkako borrokaren alde bozkatu

Aurten ere, medicusmundi Bizkaia elkarteak Kongoko Errepublika Demokratikoan, Biyelan, haurren malnutrizioaren aurkako borrokan jarraitu nahi dugu, Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen Zer0,7 Elkartasun Fondoa Elkartearekin batera. Horretarako, “COVID-19aren testuinguruan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Biyelan, haurren malnutrizioaren aurrean erantzun komunitarioa hobetzea” proiektua aurkeztu dugu. Proiektu hau aurrera eramateko zure botoa behar dugu. Laguntzen diguzu?