Kongoko Errepublika Demokratiko-ko haurren malnutrizioaren aurkako borrokaren alde bozkatu

Kongoko Errepublika Demokratiko-ko haurren malnutrizioaren aurkako borrokaren alde bozkatu Image

Aurten ere, medicusmundi Bizkaia elkarteak Kongoko Errepublika Demokratikoan, Biyelan, haurren malnutrizioaren aurkako borrokan jarraitu nahi dugu, Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen Zer0,7 Elkartasun Fondoa Elkartearekin batera. Horretarako, “COVID-19aren testuinguruan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Biyelan, haurren malnutrizioaren aurrean erantzun komunitarioa hobetzea” proiektua aurkeztu dugu. Proiektu hau aurrera eramateko zure botoa behar dugu. Laguntzen diguzu?

Proposatzen ditugun ekintzen bidez, haurren malnutrizioaren aurrean erantzun komunitarioa hobetzea eta COVID-19 transmisioaren prebentzioa nahi dugu.

Helburu hau lortzeko, 12 hilabetetan zehar, lanaren eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko haurren malnutrizio eta ondoriozko konplikazioak prebenitzeko eta arreta jartzeko, langileen gaitasunak, ezagutzak eta praktikak indartzeko ekintzak egingo dira.

Gainera, osasun egituretan, COVID-19aren transmisioa prebenitzeko dauden protokolo espezifikoak aplikatuko dira.

Bestalde, haurren malnutrizioa eta horren ondoriozko konplikazioak eta COVID-19aren transmisioa prebenitzeko, arretara zuzendutako osasun-egituren azpiegiturak eta hornigaien erabilgarritasunak hobetuko dira. Ekintza hauen bidez, haurren malnutrizioaren aurkako borrokan, biztanleen parte hartzea sustatuko da eta baita, COVID-19aren transmisioa prebenitzea indartu.

Proposatzen ditugun ekintza guztiak komunitateak diseinatu ditu eta Biyelako Osasun Eremuaren bidez ezarriko da; horrez gain, Osasun Nazionalaren egituran eta garapen politika eta planetan sartuko da. Gainera, ekintza guztiek komunitateko kide guztien parte hartzea izan beharko dute, zehazki, osasun lagileena, komunitateko-mobilizazio taldeena eta Gazteen Osasuneko tokiko batzordeenak.

Ekimena 5 urtetik beherako haurrei zuzenduta dago, haurdun dauden emakumeei eta bular emaileei, osasun langileei eta orokorrean, komunitate guztiari.

Baina hau guztia posible izan dadin, zure laguntza behar dugu. Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen Zer0,7 Elkartasun Fondoa Elkartearen bazkidea bazara, zure botoaren bidez proiektu hau aurrera eraman dezakezu. Ekimenaren berri ematen ere lagun dezakezu.

Eskerrik asko gurekin egoteagatik.

Proiektuaren fitxa osoa

Itzuli