IZENA EMAN! INDARKERIA MATXISTEN AURKAKO SAREAK EHUNTZEN Online Ikastaroa

Gaztea zara eta sare sozialetan ere indarkeria matxistei aurre egin nahi dizeu? “Indarkeria matxisten aurkako sareak ehuntzen” online ikastaroan izen-eman AZAROAK 23 baino lehen. Azaroaren 29an martxan jarriko da! Doan!

IZENA EMAN! “Matxismoak hil eta pobretu egiten du, ergeldu egiten duelako” Online Tailerran osasun-arloan sakonduko dugu

Urriaren 25ean “Matxismoak hil eta pobretu egiten du, ergeldu egiten duelako. Indarkeria sinbolikoa patriarkala, gorputzak eta osasuna” Online Tailerra martxan jarriko da. Edizio berri honetan indakeria sinbolikoa OSASUNEAN dituen ondorioetan sakonduko dugu. Oraingo honetan ere,  Irantzu Varela izango dugu (kazetari feminista eta Faktoria Lilaren koordinatzalea dena) formakuntza dinamizatzeko (streaming saioak, eztabaida-foroa, zalantzak, etab.).

Asociación La Alianza… EZAGUTZEN

Aliantza Elkarteak (ALA) tradizio luzea dauka kalean dauden haurrei eta nerabeei arreta ematen, baina 2010ean erabaki zuen sexu-indarkeria, pertsonen salerosketa, behartutako haurdunaldiak eta ezarritako amatasun biktima diren haur eta nerabeekin lan egitea.

IZENA EMAN! “Matxismoak hil eta pobretu egiten du, ergeldu egiten duelako” Online Tailerra

Maiatzaren 3an “Matxismoak hil eta pobretu egiten du, ergeldu egiten duelako. Indarkeria sinbolikoa eta errepresio patriarkala” Online Tailerraren edizio berria martxan jarriko da. Irantzu Varela-rekin batera (kazetari feminista eta Faktoria Lilaren koordinatzalea dena) indarkeria sinbolikoaren mekanismoak ulertzen, hauen identifikatzeko tresnak garatzen eta indarkeria matxistari aurre egiteko kontakizun berriak sortzen aritu gara. IZENA EMAN apirilaren 28a […]

Indarkeria Sinbolikoa: Ezkutuko pandemia

Azken asteotan ikusi ahal izan dugunez, konfinamenduak geure etxeetara murriztu gaitu eta koronabirusak bereganatu du albistegietan agertokirik handiena. Lehentasuna zein den garbi dago, pandemiaren hedapena etetea, baina garrantzitsua da azaltzea salbuespen-egoera honengatik ezin diogula begia kendu beste pandemia mota bati, hau da, emakumeen kontrako indarkeriari, zeina Covid-19a bezalaxe zabaltzen baita kontinente guztietan zehar, tokiko mutazio […]

“Matxismoak erail eta pobretzen du, tontatzen baitu” II. Online Ikastaroa. Izena eman!

Martxoaren 18an “Matxismoak erail eta pobretzen du, tontatzen baitu. Indarkeria sinbolikoa, emakumeen gorputza eta osasuna” online ikastoaren bigarren edizioa martxan jarriko da. Bi hilabete hauetan, Faktoria Lilaren laguntzarekin, zenbait tresna garatuko ditugu, ezin ikusizkotzat ematen zitzaizkigun indarkeriak ikusteko, eta arreta berezia emango diegu komunikabideen bidez helarazitako mezuei. Izen eman martxoaren 7a arte!

Azaroak 25, Emakumeen kontrako Indarkeriarekin Amaitzeko Nazioarteko Eguna

Hurrengo azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriarekin Amaitzeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. medicusmundi bizkaiatik emakumeen kontrako edozein biolentzia motarekin amaitzeko lan egiten dugu, bai Hegoaldeko herrialdeetan, baita Bizkaian ere. Hori dela eta, egun honetan kalera ateratzera animatzen zaituztegu, egiten diren manifestazioetan parte hartu ahal izateko. Izan ere, badakigu borroka eguneroko gauza dela eta, horregatik, ezinbestekoa da indarrak […]

“Indarkeria Matxistei buruzko hausnarketak. Basauri, Euskal Herria eta Kongoko Errepublika Demokratikoa” Jardunaldiak

Abenduaren 3an eta 4an, “Indarkeria Matxistei buruzko hausnarketak. Basauri, Euskal Herria eta Kongoko Errepublika Demokratikoa” Jardunaldika izango dira, Basauriko Marienean. Ekitaldi hauek, Emakumeen aurkako Indarkeria Erauzteko Nazioarteko Eguna, Azaroak 25, dela eta antolatu dugu, Basauriko Udalaren laguntzari esker.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako performance eta kontzertua Sopelan

Datorren ostiralean, azaroaren 22an, 20.00etatik aurrera, indarkeria matxisten aurkako kale-ekintza burutuko da Sopelan. Ekimena antolatu dugun kolektiboek emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak bistaratu, salatu eta ezabatzen lagundu nahi dugu. Bestalde, 21.ooetatik aurrera Olaia Aretxabaletaren kontzertua izango da.