Martxoaren 18an “Matxismoak erail eta pobretzen du, tontatzen baitu. Indarkeria sinbolikoa, emakumeen gorputza eta osasuna” online ikastoaren bigarren edizioa martxan jarriko da. Bi hilabete hauetan, Faktoria Lilaren laguntzarekin, zenbait tresna garatuko ditugu, ezin ikusizkotzat ematen zitzaizkigun indarkeriak ikusteko, eta arreta berezia emango diegu komunikabideen bidez helarazitako mezuei. Izen eman martxoaren 7a arte!
Emakumeen aurkako indarkeria gizartearen kezka bihurtu da, zifrak gero eta handiagoak eta kezkagarriagoak direlako, bai eta emakumeen multzoak agerian nazkatuta daudela utzi duelako ere.
Baina ezin da indarkeria aztertu testuinguruan sartu gabe: sistemak gehiegikeriaz tratatzen gaitu, diskriminatzen gaitu eta ahul bihurtzen gaitu.
Diskriminazioa ukatu eta emakumeak berdintasun-egoeran jarriko lukeen gizarte batek ere ez lituzke onartuko egunerokoan normaltasunez bizi ditugun indarkeria-mailak.
Horregatik da hain garrantzitsua natural bihurtu ditugun egunerokotasuneko diskriminazioak desegitea, indarkeria sinbolikoko modu horrek indarkeria bortitzenak zilegi egin eta ahalbidetzen dituelako.
Gizartearen egitura denak lagungarriak dira indarkeriaren atzean dagoen desberdintasuna natural bihurtzeko.
Ikastaro honetan zenbait tresna garatuko ditugu, ezin ikusizkotzat ematen zitzaizkigun indarkeriak ikusteko, eta arreta berezia emango diegu komunikabideen bidez helarazitako mezuei.
Izan ere, onartzen dituzten indarkeriak baino ez dituzte jasaten gizarteek, eta indarkeria horiek salatzea da haiekin amaitzeko modurik onena.
II. online edizio hau 2019ko martxoaren 18tik maiatzaren 26ra arte izango da. Material eta eduki guztiak euskaraz eta erderaz egongo dira, eztabaida-lekuak izan ezik, erderaz izango diranak.
Izena emateko formulario hau bete beharko da martxoaren 7a baino lehen. Plaza mugatuak dira!
Martxoaren 11an bigarren ikastaro honetan parte hartuko duten pertsonak baieztatuko ditugu eta formakuntzarekin hasteko esteka eta argibide guztiak erraztuko ditugu.
METODOLOGIA
Formakuntzaren programak 5 unitate didaktikoak osatzen dute, bakoitzak gomendatutako materialak eta eztabaida-lekuak izango dute. Gainera, tailerrean parte hartzen duten pertsonen gaineko jarraipen pertsonalizatua egingo du formakuntza ekipoak. Gai berri bat publikatuko da bi astean behin, formakuntzaren hasiera egunetik. Partaide bakoitzak amaierako lan bat egin beharko du, formakuntza ekipoaren laguntza izanda.