Datorren ostiralean, azaroaren 22an, 20.00etatik aurrera, indarkeria matxisten aurkako kale-ekintza burutuko da Sopelan. Ekimena antolatu dugun kolektiboek emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak bistaratu, salatu eta ezabatzen lagundu nahi dugu. Bestalde, 21.ooetatik aurrera Olaia Aretxabaletaren kontzertua izango da.
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako “Performance” Sopelan
Emakumeen aurkako Indarkeria Erauzteko Nazioarteko Egunaren inguruan, Azaroak 25, emakumeenganako indarkeri matxistak salatzeko kaleko ekintza edo “performance” burutuko dugu. Ekintza hau, medicusmundi bizkaiak, Sopelako Udalak, Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitatea Berditansun Sailak, Itzartu elkarteak eta Sopelako Asanblada Feministak antolatzen ari dugu. Dagoeneko, bi tailer burutu dira. Azken saioak azaroaren 8an eta 15ean izango dira, 18.00etan Sopelako […]
Biolentzia matxistaren inguruko gogoeta bultzatzeko 2. tailerra urriaren 18an
“Bortizkeria matxistaren aurkako sopeloztarrak behar dira”. Hori da Sopelan abiatu berri den kanpainaren lelo deigarria, medicusmundi bizkaiak, Sopelako Udalak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Berdintasun Sailak, Itzartu elkarteak eta Sopelako Asanblada Feministak bultzatuta. Kanpaina honen helburua oso argia da: emakumeenganako biolentzia sinbolikoaren inguruko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa sustatzea.
Biolentzia matxistaren inguruko gogoeta bultzatzeko asmoz, parte hartu urriaren 4ko lehenengo tailerrean!