Emakumeen aurkako Indarkeria Erauzteko Nazioarteko Egunaren inguruan, Azaroak 25, emakumeenganako indarkeri matxistak salatzeko kaleko ekintza edo “performance” burutuko dugu. Ekintza hau, medicusmundi bizkaiak, Sopelako Udalak, Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitatea Berditansun Sailak, Itzartu elkarteak eta Sopelako Asanblada Feministak antolatzen ari dugu. Dagoeneko, bi tailer burutu dira. Azken saioak azaroaren 8an eta 15ean izango dira, 18.00etan Sopelako Kurtzio Kultur Etxean.
Hurrengo saioetan ekintza definitu eta zehaztuko dugu eta behar izango ditugun material guztiak sortuko ditugu. Guzti honekin, espero dugu emakumeen aurkako indarkeri matxistak, Sopelan zein munduko herrialde guztietan, salatzeko parte hartzeko “performance” dibertigarria lortzea.
Horretarako, Sopelako neska eta mutil gehiago behar ditugu! Tailer bakoitzean dinamika berriak garatzen dira, beraz, ez da derrigorrezkoa beste saioetan parte hartu izana. Performance azaroaren 22an izango da, arratsaldeko 20.00etan. Ostean, Olaia Aretxabaletaren abestiak entzuteko aukera izango dugu.
Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!