medicusmundi Bizkaian lanean ari gara dagoeneko Eta eta Iota urakanek Amerika Ertainetik pasatzean utzitako ondorioak arintzeko, aritzen garen tokiko gure kideei babesa emanez, bai Guatemalan bai Hondurasen.
medicusmundi bizkaiako Batzar Nagusia
28 March, 2014
Apirilaren 2an, medicusmundi bizkaiako Bazkideen Batzar Nagusia izango da, Bizkaiko Medikuen Elkargoan, Bilbon, 18.00etan. Zuzendaritza Batzordeko karguak berrituko dira, balantze globala egingo da eta “Parte hartzea, gizarte eraldatzeko gakoa” hitzaldia entzuteko aukera izango dugu, Fernando Amigo, Rivaseko lankidetza eta gazteria arloak lantzen dituen udal teknikaria eta medicusmundi bizkaiako kooperante ohiaren eskutik.
Zorionak eta urte berri on!
20 December, 2013
medicusmundi bizkaiak Eguberri zoriontsuak eta urte berri on opa nahi dizuegu. Osasunez beteriko urtea mundu guztiarentzat.