medicusmundi Bizkaian lanean ari gara dagoeneko Eta eta Iota urakanek Amerika Ertainetik pasatzean utzitako ondorioak arintzeko, aritzen garen tokiko gure kideei babesa emanez, bai Guatemalan bai Hondurasen.
Arreta ematen diegu bi herrialde horietako jende kalteberenei, euren oinarrizko beharrak betetzen lagunduz, baina baita komunitatean erantzuteko gaitasunak sortzen ere etorkizunean gerta daitezkeen antzeko egoeretarako, tokiko erakundeak engaiatuta.
Guatemala
Gure jarduera Palop komunitatera zuzenduko da. Ipar-mendebaldeko herrialde hori izan da inguru kaltetuenetakoa, eta ASECSA (Osasun Zerbitzu Komunitarioen Elkartea) tokiko erakundearekin arituko gara lanean, beste batzuen artean.
Komunitate horretan bizi diren 2.000 pertsonek suntsituta edo kaltetuta dituzte euren etxebizitzak. Familiek euren nekazaritza-ekoizpenaren %75 galdu dute, gutxi gorabehera, eta etxeko animalia asko. Edateko urik ere ez dute, gainera.
Hauek dira gure esku-hartzearen gakoak:
- 225 elikadura kiten zuzkidura familientzat.
- Kaltetutako herritarrentzako osasun-arreta.
- Familia-higienerako eta COVID-19aren prebentziorako 225 kiten zuzkidura.
- Pertsonen kontsumorako ur segurua.
Honduras
Hasiera batean La Esperanza departamentuan egingo dugu lan ASODOC (Mendebaldearen Garapenerako Elkartea) tokiko antolakundearekin batera.
Nagusiki jarduera hauek garatuko ditugu:
- Mangua ibaiaren eremu kritikoen dragatzea, La Virgen de Intibucá herriko Llanos auzoan uholde gutxiago izateko Niñoren zein Eta urakanaren ondorioen ondoren.
- Tokiko Larrialdi Batzordea (CODEL) indartzea uholdeetatik edota hondamendi naturaletatik eratorritako larrialdi egoerei aurre egiteko.
- Komunitatea trebatzea hondakin solidoak maneiatzen eta basoberritzen, uholdeei aurrea hartzeari begira.
Lagundu
Gure lana babestu nahi baduzu, dohaintza eman dezakezu hurrengo kontuan:
ES86-3035 0064 21 0640077466 Laboral Kutxa
Bizum: gure identifikatzailea 01242 da (“DONAR” aukera hautatu, aukeratu gure GGKEa identifikatzailea eskuz sartuz, eman nahi duzu zenbatekoa idatzi eta kontzeptuan “Eta-Iota Urakanak” sartu).
Online ere egin dezakezu: www.medicusmundibizkaia.org
medicusmundi Bizkaia Erdialdeko Amerikan
medicusmundi Bizkaiak bi hamarkada daramatza Amerika Erdialdeko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko laguntza ematen. Urte horietan guztietan, hondamendi naturalek sortutako hainbat egoerei egin behar izen diegu aurre, herritarren beharrei erantzuna emanez ezarrita gauden eremuetan.
1998an Mitch urakanaren ondorio suntsitzaileak izan genituen. 2006. urtean Stan ekaitzak ere ondorio zeharo larriak sortu zituen. 2020an, berriz, erdialdeko amerikar askoren egoera sozial, ekonomiko eta sanitarioak okerrera egin du COVID-19aren pandemiarengatik.
Eta eta Iota urakanak klima aldaketagatik larriagotu den ondorio natural besterik ez dira. Gainera, horren bezalako mailako egoerei erantzuteko gaitasunik ez duten gobernu eta sistema publikoak diren eskualde batean jazo da. Ondorioz, areagotu egin da gizarteko hein handi baten pobrezia eta urrakortasuna.