ELKARRIZKETA] CHANTAL MANGBA WALLY: “Krisitik ateratzea konplexua da eta horregatik, premiazkoak diren gaiei heltzeko ekintza koordinatua egon beharko litzateke eta horrela, bizi kalitatea hobetzeko aukera ere izatea”

Chantal Mangabu Wally kongoarra da, Biologia Kimikoan, Erizaintzako zientzietan eta Osasun Komunitarioan diplomatua. Orain dela hamabi urtetik ari da medicusmundi Bizkaiarekin elkarlanean, batez ere, osasunerako, sexu-eskubideetarako eta ugalketa-eskubideetarako eskubideak sustatzeko proiektuetan. Berarekin hitz egin genuen COVID-19 pandemiak Kongoko Errepublika Demokratikoan izan zuen inpaktua ezagutzeko, zehazki, lanean ari garen eremueen egoera nolakoa den ezagutzeko.

Ruandan euriteengatik larrialdiko ekintzak hasi ditugu

Irailean, Ruandako Kamonyi barrutiko 50 familiari larrialdiko ekintzak hasi zaizkie; izan ere, joan den abenduan eta maiatzean euri-jasak izan ziren eta, ondorioz, egoera ahulago batean aurkitzen dira.

[ELKARRIZKETA] ASIER ALBERDI GARCIA DE EULATE: ”Garrantzitsua da osasunerako eskubidearen urraketa salatzen jarraitzea, eragin politiko eta sozialean lan egitea eta herrien arteko elkartasuna bultzatzea’’

Asierrek 10 urte inguru darama medicusmundi Bizkaiako bolondresa izaten, kooperante bezala hasi zen Guatemalan, eta gaur egun Bizkaian egiten ditugun ekintzetan laguntzen du. Erizaina da, gaur egun Basurton lan egiten du, COVID-19ari lehen lerroan aurre egiten.

Indarkeria Sinbolikoa: Ezkutuko pandemia

Azken asteotan ikusi ahal izan dugunez, konfinamenduak geure etxeetara murriztu gaitu eta koronabirusak bereganatu du albistegietan agertokirik handiena. Lehentasuna zein den garbi dago, pandemiaren hedapena etetea, baina garrantzitsua da azaltzea salbuespen-egoera honengatik ezin diogula begia kendu beste pandemia mota bati, hau da, emakumeen kontrako indarkeriari, zeina Covid-19a bezalaxe zabaltzen baita kontinente guztietan zehar, tokiko mutazio […]

[ELKARRIZKETA] KARIM ASRY: “Hain garai zailetan baliagarriak izatearen zortea izan dugu”

Karim Asry Fab Lab-eko arduraduna da Open Espazioan eta Maker Faire Bilboren antolatzailea, estatuko maker jaialdirik zaharrenarena, alegia. Elkartearen zuzendari sortzailea da aldi berean, eta Ana Juaristi gure boluntario eta kazetariaren bitartez medicusmundi Bizkaiarentzat elkarrizketa bat emateko beharrezko adeitasuna eta denbora izan ditu. Maker komunitatearen lana eta COVID-19aren krisiaren aurrean nola antolatu diren azaltzen digu […]

“Medikamentuak bidezko prezio batean” legegintzako herri-ekimenaren bultzatzaileen arabera, COVID19ri aurre egiteko tratamendua edo txertoa “derrigorrezko lizentziatzat” edota “patente-desjabetzetzat” jo behar da

“Medikamentuak bidezko prezio batean” legegintzako herri-ekimenaren (LHE) sustatzaile-taldeak, zeinak 23 osasun eta herri-erakundeen babesa duen, 500.000 sinadura lortzeko helburuari eutsiko diola berretsi du. Adierazi dutenez, COVID19k eragindako alarma-egoeraren ondorioz, Hauteskunde-Batzordeak erregulatzen duen sinadurak eskuz jasotzeko araua ezin dute bete.

medicusmundi Bizkaia Koronabirusaren aurrean

Koronavirus (Covid-19) pandemiaren aurrean, medicusmundi Bizkaitik osasuna eta zaintzak erdian jartzen ditugu. Hori dela eta, osasun-erakundeen gomendioak eta Osakidetzak luzatutako prebentzio-neurriak kontuan hartuta, datozen asteetan atzeratu egingo dira aurreikusitako bilerak eta jarduerak. medicusmundi Bizkaiko talde teknikoak gomendatutako argibideak jarraituko ditu, beraz, telelana malgotuko da eta arreta posta elektronikoen edo telefonoen bidez bermatzen saiatuko da.