Chantal Mangabu Wally kongoarra da, Biologia Kimikoan, Erizaintzako zientzietan eta Osasun Komunitarioan diplomatua. Orain dela hamabi urtetik ari da medicusmundi Bizkaiarekin elkarlanean, batez ere, osasunerako, sexu-eskubideetarako eta ugalketa-eskubideetarako eskubideak sustatzeko proiektuetan. Berarekin hitz egin genuen COVID-19 pandemiak Kongoko Errepublika Demokratikoan izan zuen inpaktua ezagutzeko, zehazki, lanean ari garen eremueen egoera nolakoa den ezagutzeko.
Zer suposatzen ari da pandemia Kongoko Errepublika Demokratikoan?
Azkenengo datuak oinarritzat hartuta, 11.066 kasu konfirmatu dira herrialde osean. Horietatik,10.362 pertsona osatu dira, 303 hil dira eta oraindik 401 kasuk aktibo jarraitzen dute. Gaur egun, 26 probientzietatik 21ean kasuak aktibo daude.
Mundu mailako egoera kezkagarria da, baina hemen are gehiago, non osasun egiturak gaizki prestatuta dauden pandemiari erantzutzeko.
Nolakoa izan da gertakarien garapena pandemia hasi zenetik?
Neurriak azkar hartu ziren, koordinazioan eta gaixotasun kutsakorren arretan aldez aurretik izandako esperientziaren ondorioz. Lehen kasua martxoaren 10ean izan zen eta gobernuak hainbat neurri hartu zituen, besteak bestea, ezin ziren 20 pertsona baino gehiago bildu, gurtza eta kirol jarduerak bertan behera utzi ziren, eskolak, unibertsitateak, jatetxeak itxi ziren eta zirkulazioa murriztu zen.
Martxoaren 24an, larrialdi egoera ezarri zen, eta apirilaren 2an, gobernuak Gombe komunan konfinamendu osoa iragarri zuen, negozio zentro nagusian. Horren ondorioz, jarduera ekonomikoa desegin egin zen, eta pixkanaka suspertu egin da, inpaktu negatiboak utziz. Uztailetik aurrera apurka-apurka neurri berriak hartu dira, dendak, bankuak eta jatetxeak berriro ireki dira eta abuztuan eskolak eta unibertsitateak, gurtza zentroak eta mugak ireki ziren.
“Erresistentzia-gaitasunak garatu behar ditugu eta birusarekin bizitzen ikasi behar dugu”
Guzti honek, zer nolako eragina du biztanlerian?
Eragin ekonokimoa hauteman lehenetarikoa izan da. Kongoko ekonomia pandemiaren eranginpean dauden munduko potentzien mende dago. Horren ondorioz, meatzaritzako produktuen esportazioen beherakada, diru-sarrera publikoen murrizketa, inflazioa, premia biziko produktuek eskasia eta merkatuko prezioen igoera gertatu dira.
Logikoa denez, horrek popilazio ahulenean atsekabe eragion zuen; izan ere, baliabide gutxi dituzte, higienea eta saneamendua falta zaizkie eta pandemiarekin beraien egoera larriagotu egin da. Urruntze sozialak eta konfinamenduak eragin eta aldaketak sortu ditu harreman sozialetan eta baita, Afrikako balioen sisteman.
Nola eragin dio pandemiak proiektuei? Eta nola ari zarete hori lantzen?
Egoera berrira moldatu behar izan gara, gure lanarekin jarraitu ahal izateko. Biltegiak, osasun-egiturazko intsumoz bete ditugu, izakinen eskasia saihesteko. Aurrekontuak berrikusi behar izan ditugu prebentzio-artikuluak sartzeko, hala nola, maskarak, gelak, etab. Horrez gain, espazioen edukiera murriztu da, desinfektazio neurriak hartu dira, urruntze sozialeko neurriak haru dira, musukoak erabili behar dira, etab.
Gaur egun, kasuen intzidentzia murrizten ari da. Hala ere, erresistentzia-gaitasunak garatu behar ditugula eta birusarekin bizitzen ikasi behar dugula konturatu gara.
Pandemiaren inguruko ze irakurketa egiten duzu?
Krisitik irtetzea gero eta konplexuagoa da. Premiazkoak dien gaie heltzeko ekintza kordinatua egotea beharrezkoa da: osasun-sistema, babes soziala, susperraldi ekonomikoa eta gobernantza indartzea. Bestalde, krisi hau Kongoko ekonomia berritzeko eta dibertsifikatzeko aukera bat dela uste dut, produktuen inportazioen fluxua murrizteko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko.