Genero ikuspegiaren eransketa Omoako erakunde publikoetan

medicusmundi bizkaian Omoako (Honduras) udalarekin elkarlanean jarraitzen dugu, erakundeetan genero ikuspegia eransteko prozesuan. 2016an egin genuen generoaren inguruko lehen diagnostikoan gizon eta emakumeen artean udal egitura eta sailetan dagoen bereizketa azaleratu zen. Diagnostikoa egin eta gero, generorako politika instituzionala landu zen, eta hurrengo hilabeteetan Genero Plan Orokorra inplementatuko da, honek udalaren garapena bultzatuko du, genero […]

medicusmundik Arabako Larrialdietarako Funtsarengana jo du ruandako uholdeen ondorioz kaltetuei laguntza emateko

Aurten urtaro euritsua bereziki gogorra izan da Ruandan, eta uholdeen eta lur-irristatzeen ondorioz 95 pertsona zendu dira eta beste 195 zauritu. Gainera uzta eta abereen galerak arrisku nutrizionaleko egoera eragin du, kasu askotan bere etxebizitzak ere galdu dituen biztanleriaren artean. Hondamendien Kudeaketarako Ministerioak (MIDIMAR) suntsitutako 370 etxe, galdutako nekazaritzarako 4.560 hektarea eta 700 abelbururen heriotza […]

Hamar urte emakumeen garapen ekonomiko eta soziala kooperatiben bitartez lantzen

medicusmundin 2007tik daramagu egoera ahulean eta gizartetik baztertuta dauden Ruandako emakumeei garapen sozial, ekonomiko eta pertsonalean laguntzen dieten kooperatibekin lanean. Nekazaritza, abeltzaintza edo artisautza (otzara-denda) bezalako diru-sarrerak eragiten dituzten ekintzen bitartez, eta alfabetizazio eta formakuntza ezberdinen bitartez, emakume hauek beraien gaitasunak garatu ahal izan dituzte, komunitateentzako ereduak bilakatuz. DUKORE TUJY´IMBERE (Aurrera egiteko lan egin dezagun) […]

Guatemalako mam komunitate indegenarentzako ur eta sanemandu hornikuntzak burutzeko proiektua

Bilboko udalak 2017an finantzatutako proiektuari esker, Guatemalako ipar-ekialdeko Quetzaltenango departamentuan dagoen Concepción de Chiriquirichapa herriak ur hornikuntza eta saneamendu sistema integrala dauka orain. Gainera bertako biztanleria indigenaren artean baliabode hidrikoen mantentze eta sentsibilizazioaz arduratuko diren lantaldeak ere sortzen ari dira. Proiektu hau bertako Siembra/ANGUADE erakundearekin batera burutzen ari da, biztanleriaren sektorerik ahulenari ur iturri batera […]

Crowdfundingaren helburua beteta: materialak GUatemalako El Reposo herriko osasun zentrora heldu dira

2017an, Guatemalako El Reposo herriko osasun zentroko egoera hobetzeko Crowdfunding kanpaina egin genuen. medicusmundi bizkairen boluntarioen parte hartzeari, Ur Basque People erakundearen laguntzari, Kukumiku plataformari eta parte hartu zenuten pertsona guztiei esker, helburua lortu genuen eta herri honetako biztanleek beraien osasunerako sarbidea bermatzen duen zerbitzu medikua dute. Asier Alberdi, erizaina eta medicusmundi bizkaiako boluntarioak prozesua […]

LAN ESKAINTZA: Aholkularitza

ASECSA HEZIKETA POLITIKORAKO ESKOLAREN IKUSPEGI TEMATIKO ETA METODOLOGIKOAREN DISEINUA ERATZEKO AHOLKULARITZA. Chimaltenango, Guatemala Aholkularitzaren helburuak: Aholkularitza honen helburu orokorra, ASECSA Hezkuntza Politikorako Eskolan, despatriarkalizazio prozesua helburu bihurtzeko laguntza ematea, Herrien Ongi Bizitzeko paradigmarekin bat datorren ideia bultzatuz. Aholkularitza hau, “Ongizatareako osasun integrala bultzatzen Guatemalan: eskubideak, artikulazioa eta inzidentzia (II. fasea)”  proiektuaren testuinguruan kokatzen da. Honen gauzatzaileak […]

ESTATUA OSASUNAREN BERMATZAILE: ERRONKAK ETA MEHATXUAK

ESTATUA OSASUNAREN BERMATZAILE: Erronkak eta mehatxuak. Jardunaldien laburpena Otsailaren 12an eta 13an Osasun-Sistemei buruzko Nazioarteko Jardunaldiak egin ziren Bilbon, medicusmundi Bizkaiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta. Ekitaldiaren helburua izan zen Latinoamerikan, Afrikan zein Euskadin jardunean dauden osasun-zerbitzuak aztertzea eta hedatzera ematea, eta arreta berezia eman zitzaien desberdintasunekin lotutako erronkei. Hala, bi egunez, hitzaldiez eta eztabaidez […]

¡Nueva convocatoria Jóvenes en busca del Sur!

¿Queréis ganar un viaje a un país de Centroamérica? medicusmundi os invita a participar en la sexta edición del concurso Jóvenes en Busca del Sur. ‘Jóvenes en busca del Sur’ es un juego-concurso de sensibilización organizado por medicusmundi álava/araba, bizkaia y gipuzkoa y dirigido a jóvenes de entre 19 y 30 años, que hayan nacido, […]

Zer0,7 erakundeak medicusmundi bizkaiak KEDan egiten duen lana finantzatzen jarraitzen du

Beste urte batez Zer0,7 elkarteak medicusmundi bizkaiak Kongoko Errepublika Demokratikoan burutzen duen lana finantzatzen jarraituko du. Oraingo honetan, Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzako langileek osatutako erakundeak 49.966 euro zuzendu dizkigute, KEDko Biyela osasun eremuan haurren malnutrizioaren alorrean egiten dugun lanarekin jarraitu ahal izateko. Laguntza honi esker, malnutriziotik eratorritako osasun arazoak dituzten 5 urtetik beherako 250 haurrei […]