ASECSA HEZIKETA POLITIKORAKO ESKOLAREN IKUSPEGI TEMATIKO ETA METODOLOGIKOAREN DISEINUA ERATZEKO AHOLKULARITZA. Chimaltenango, Guatemala
Aholkularitzaren helburuak:
Aholkularitza honen helburu orokorra, ASECSA Hezkuntza Politikorako Eskolan, despatriarkalizazio prozesua helburu bihurtzeko laguntza ematea, Herrien Ongi Bizitzeko paradigmarekin bat datorren ideia bultzatuz.
Aholkularitza hau, “Ongizatareako osasun integrala bultzatzen Guatemalan: eskubideak, artikulazioa eta inzidentzia (II. fasea)” proiektuaren testuinguruan kokatzen da. Honen gauzatzaileak ASECSA eta medicusmundi bizkaia -MMB- dira, Garapenerako Lankidetzaren Euskadi Agentziaren finantziazioarekin.
Baldintzak:
– Genero ikuspegia duten giza ikerketetan parte hartzaile gisa gutxienez 5 urteko esperientzia.
– Proiektuaren antzekotasuna duten hiru proiektutan parte hartu izana.
– Jatorrizko herrietako komunitateen antolakuntzan, emaginene eta terapia tradizionalen analisian esperientzia frogatua.
-Interkulturalitatean, Ongizatearen paradigman eta mayen ikupegian ikasketa eta esperientzia frogatua.
-Esku-hartzea egingo den eremuaren testuinguru sozialaren ezagutza.
– Elkarbizitza eta interkulturalitaterako trebetasuna