[ELKARRIZKETA] ASIER ALBERDI GARCIA DE EULATE: ”Garrantzitsua da osasunerako eskubidearen urraketa salatzen jarraitzea, eragin politiko eta sozialean lan egitea eta herrien arteko elkartasuna bultzatzea’’

[ELKARRIZKETA] ASIER ALBERDI GARCIA DE EULATE: ”Garrantzitsua da osasunerako eskubidearen urraketa salatzen jarraitzea, eragin politiko eta sozialean lan egitea eta herrien arteko elkartasuna bultzatzea’’ Image

Asierrek 10 urte inguru darama medicusmundi Bizkaiako bolondresa izaten, kooperante bezala hasi zen Guatemalan, eta gaur egun Bizkaian egiten ditugun ekintzetan laguntzen du. Erizaina da, gaur egun Basurton lan egiten du, COVID-19ari lehen lerroan aurre egiten.

COVID-19 pandemiak gauetik goizera errealitate berri batera egokitzera behartu gaitu, izan ere egunero neurri berriak hartu behar izaten ditugu. Nola bizitzen da guzti hori ospitale baten barnean erizain lana izanik?

Basurtuko ospitaleko Erdi-mailako Zainketa Polibalenteen Unitatean lan egiten dut, baino orain, COVID-19a dela eta zainketa intentsiboetako unitate bihurtu da. Ospitaleak ospitaleratze oheak COVID-19 duten pazienteentzat bihurtu ditu, zainketa intentsiboetarako ohe gehiago sortu ditu eta langile gehiago kontratatu ditu. Arazoa material faltagatik sortu da, (amantalak, adibidez), behar den babesa bermatzen ez duten maskarak erabiltzen direlako eta egun batzuetan berrerabili behar direlako. Guzti honek osasun-langileen zati handi batek birusagatik kaltetua izan da.

Krisi honek agerian utzi du osasun-sistema publiko indartsu bat izateko beharra. Zure ustez, honek guztiak zerbait ikasteko balioko du eta, dena amaitzean, sistema indartzeko neurriak hartuko dira?

Argi geratu da herritarren osasun-arazoei aurre egiteko sistema publiko eta kalitatezkoak duen garrantzia. Inbertsio publiko handia behar dugu osasun-sistema indartzeko eta ikerketan inbertitzeko. Ezin gaitezke osasunarekin negozioa egiten duten enpresa-lobbyen kontura bizi.

Guatemalan eman dituzun urteetan, osasun-sistema gertutik ezagutzeko aukera izan zenuen. Gurearekin zerikusirik ez duen sistema da. Zeure ustez zein ondorio izan ditu pandemia honek Erdi Amerikako herrialde honetan?

Guatemalako osasun sistema oso prekarioa da. Sistema publiko honetan ohikoena botikak, txertoak, etab. faltan izatea da. Gainera, arazoak txarrera egin du pandemiaren testuinguruan. Osasun langileek ez dute behar dituzten ekipamedurik ez errekurtsorik. Ondorioz, maiz langileak berak dira bere maskarak, eskularruak… erosi behar dituztenak. Pandemiak
sortutako beldurrak, biolentziak, estigmatizazioak eta diskriminazioak zerikusi handia dauka sare sozialetan zabaldu den informazio txarrarekin eta Autoritateen informazio kanal on bat ez izatearekin. Mundu osoan bezalaxe, Guatemalan biztanleria biztanleriaren sektore ahulena kaltetuena izaten ari da.

Nola ari da bermatzen biztanleria horren osasun arreta ? Zein neurri hartu dira?

Gobernuak isolamendu neurriak eta etxeratze agindua ezarri zituen arratsaldeko lauretatik aurrera. Arazoa da biztanleriaren zati handi bat ekonomia informaletik bizi dela eta eguneroko salmentetatik jaten duela. Gobernuaren planen artean, 1.000 quetzaleko bonoa dago (120 euro gutxi gorabehera), elikagai-kaxak, test-emateak, biztanleriarengana nola eta noiz iritsiko den ez dakiguna. Oraingoz, kanpainako 3 ospitale eraiki dira, enpresa handien “dohaintzekin”, hala nola, TIGO, garagardotegia, lege proposamenaren arabera zergak ordaintzetik 100 urtez salbuetsita egongo liratekeenak. Premiazkoa da kontingentzia-planak antolatzea herritarren, Garapenerako Kontseilu Komunitarioen (Consejos Comunitarios de Desarrollo –COCODES-), udalen, Hezkuntza Ministerioaren eta Osasun Publiko eta Gizarte Laguntza Ministerioaren artean, bai eta Estatuko erakundeen eta GGKEen artean ere. Azkenik, azken egun hauetan elkartasunari buruz asko hitz egiten ari da, batak besteari laguntza ematearen beharraz.

Zer uste duzu egin dezakegula hemendik, gure etxeetatik, Guatemala laguntzeko?

Isolatuta gaudela gogoratu behar dugu , baina ez isilik. Garrantzitsua da osasunerako eskubidearen urraketa salatzen jarraitzea, eragin politiko eta sozialean lan egitea eta herrien arteko elkartasuna bultzatzea.Guatemalan premiazkoa da osasun-sistema indartzea, eta, horretarako, prozesu horretan lagunduko duten lankidetza-proiektuak behar ditugu. Horrez gain, hemen gertatzen ari den moduan, banakako babes ekipamenduak eta testak behar dira pertsona infektatuak zein sintomarik gabeak isolatzeko, pandemiari eusteko.

Itzuli