Emakumeenganako indarkeriaren aurkako performance eta kontzertua Sopelan

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako performance eta kontzertua Sopelan Image

Datorren ostiralean, azaroaren 22an, 20.00etatik aurrera, indarkeria matxisten aurkako kale-ekintza burutuko da Sopelan. Ekimena antolatu dugun kolektiboek emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak bistaratu, salatu eta ezabatzen lagundu nahi dugu. Bestalde, 21.ooetatik aurrera Olaia Aretxabaletaren kontzertua izango da.

Emakumeen aurkako Indarkeria Erauzteko Nazioarteko Egunaren inguruan, Azaroak 25, ostiral honetan, hilak 22, indarkeria matxistak salatzeko kale-ekintza edo “performance” burutuko da Sopelan. Ekintza hau, medicusmundi bizkaiak, Mujeres Imperfectas elkarteak, Sopelako Udalak, Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitatea Berditansun Sailak, Itzartu elkarteak eta Sopelako Asanblada Feministak antolatu dugu.

Kale-ekintza 20.00etan hasiko da Sopelako tabernetan, Laiak tabernatik Erroia-ra. Ekintza honen bitartez, emakumeen aurkako indarkeriak salatu nahi ditugu, eta sotilagoa den indarkeria mota bat bistaratu ere bai, hau da, indarkeria sinbolikoa, naturalizatu eta normalizatzeko joera duenak, ikusezin egiteko arriskuan.

Honen inguruan gehiago ezagutzeko eta arratsalde bikaina pasatzeko… performance dibertigarri honetara gerturatu!!!. Giro ezin hobea! Gainera, ekintza ostean, 21.00ak aldera, Olaia Aretxabaletaren abestiak entzuteko aukera izango dugu Sopelako Udalan.

Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu! Anima zaitez eta gerturatu!

Itzuli