Biolentzia matxistaren inguruko gogoeta bultzatzeko 2. tailerra urriaren 18an

Biolentzia matxistaren inguruko gogoeta bultzatzeko 2. tailerra urriaren 18an Image

“Bortizkeria matxistaren aurkako sopeloztarrak behar dira”. Hori da Sopelan abiatu berri den kanpainaren lelo deigarria, medicusmundi bizkaiak, Sopelako Udalak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Berdintasun Sailak, Itzartu elkarteak eta Sopelako Asanblada Feministak bultzatuta. Kanpaina honen helburua oso argia da: emakumeenganako biolentzia sinbolikoaren inguruko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa sustatzea.

Xede honekin lotuta, urriaren 4an tailer oso berezia hasi genuen Kurtzio Kultur Etxean. Mujeres Imperfectas taldeko May Serrano da dinamizatzailea, eta azaroaren 22an ospatuko den kale ekintza bat prestatuko dugu (azaroaren 25aren testuinguruan).

Beraz, tailerrean kale-ekintza hori prestatzen hasi gara, hamabost egunean behin Kurtzio Kultur Etxean elkartuz (aldizkakotasuna partehartzaileek erabakitzen dugu). Edozelan ere, kale-ekintza espazio publiko batean egingo da. Izan ere, kalean egingo da jendearen arreta piztu gura dugulako. Horregatik izango da azaroaren 22an, ostirala delako, jende gehiago egongo delako kalean eta gainera azaroaren 25eko testuinguruarekin kokatzen dugulako.

Ondorioz, ideia eragitea da: “Ez gaude ohituta horrelako ekintzak ikustera, eta horrek hausnarketa egitera lagunduko du. Horrela, bakoitzak bere buruari galdetuko dio: Zerikusirik ote dut nik egoera honekin? Zer egin dezaket egoera hau aldatzeko?”.

Copia de P1110181 Copia de P1110182 Copia de P1110180
Gizonezkoak ere, noski, tailerrean parte-hartzera gonbidatuta daude. Lehenengo tailerran Sopelako mutilen falta sumatu zen. Adin guztietako 15 emakume egon ginen. Baina adin, genero eta ezaugarri ezberdinetako sopeloztarrak behar ditugu. Bakoitzak bere bizipen eta beharrizanak dituelako. Biolentzia sinbolikoaren inguruan errepikatzen diren prototipoak hemen, Sopelan, azalerazi nahi ditugu.

Auzokide guztiak, beraz, tailerrean parte hartzeko aukera izango dute, hala nahi izanez gero. Gainera, umorea ere ez da faltako. Gaia oso serioa da baina iraultzen eta ondo pasatzen saiatuko gara. Erropa erosoa eramatea gomendatzen dugu, tailerra dinamikoa izango delako, adierazpena landuko da, sormena… ideiak barru-barrutik sortuko dira.

Lehenengo hitzordua urriaren 4an izan zen Kurtzio Kultur Etxean, baina parte hartu gura baduzu edota informazio gehiago jaso nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta honako helbidera idatzi:   educa.bizkaia@medicusmundi.es edo honako telefonora deitu: 94 412 73 98

Itzuli