Aliantza Elkarteak (ALA) tradizio luzea dauka kalean dauden haurrei eta nerabeei arreta ematen, baina 2010ean erabaki zuen sexu-indarkeria, pertsonen salerosketa, behartutako haurdunaldiak eta ezarritako amatasun biktima diren haur eta nerabeekin lan egitea.
Zergatik sortzen da ALA?
Aliantza Elkarteak (ALA) tradizio luzea dauka kalean dauden haurrei eta nerabeei arreta ematen, baina 2010ean erabaki zuen sexu-indarkeria, pertsonen salerosketa, behartutako haurdunaldiak eta ezarritako amatasun biktima diren haur eta nerabeekin lan egitea. Gure gizartea, patriarkala eta kontsebadorea izateaz gain, matxista, klasista eta arrazista da, eta irudimen bat eraiki du nerabeen, gazteen eta haurren gorputzetan sexu-indarkeria normalizatzeko. Jakintza anitzeko talde bat gara, urteko 365 egunetan arreta integrala eskaintzen duena. Halaber, arreta ematen diegu hardunaldi behartuak eta ezarritako amatasunak bizi dituzten migratzaileei, nerabeei eta haurtxoei, bai hiroburuko aldi baterako arretara aterpetxean, zein Coatepequen, non anbulatorio arreta eskaitzen den.
Zertan oinarritzen da lana?
Gure ikuspegi estrategikoa integrala da, giza eskubideei eta generoari buruzkoa. Lau ardatzetan oinarritzen da. Babesa: egoitza-, hezkuntza-, familia-, arte- eta kultura-programak, jolas-eta kirol-programak eta osasun programak garatzen ditugu. Prebentzioa: komunitateekin, familiekin, gizarte zibil antolatuaren sareekin eta erakunde publikoekin lan egiten dugu. Justiziarako sarbidea: auzi estrategikoa kasu penaletarako erabiltzen dugu eta babesteko legezko prozesuak laguntzen ditugu. Eragina: instituzionaltasun publikoa eta gizartea indartzea, aipatutako arazoak desagerrazteko bidean aurrera egiteko.
Norekin garatzen da?
NArekin eta gazteekin egiten dugun lana garatzen dugu, bizi-planak eta kasuen jarraipen integrala oinarri hartuta. Baita Estatuak eta gizarte zibilak osatutako komunitate eta instatziekin, koalizioekin eta sareekin eta baita, nazioarteko lankidetzarekin, besteak beste, medicusmundi Bizkaiarekin.