IZENA EMAN! “Matxismoak hil eta pobretu egiten du, ergeldu egiten duelako” Online Tailerran osasun-arloan sakonduko dugu

IZENA EMAN! “Matxismoak hil eta pobretu egiten du, ergeldu egiten duelako” Online Tailerran osasun-arloan sakonduko dugu Image

Urriaren 25eanMatxismoak hil eta pobretu egiten du, ergeldu egiten duelako. Indarkeria sinbolikoa patriarkala, gorputzak eta osasuna” Online Tailerra martxan jarriko da. Edizio berri honetan indakeria sinbolikoa OSASUNEAN dituen ondorioetan sakonduko dugu. Oraingo honetan ere,  Irantzu Varela izango dugu (kazetari feminista eta Faktoria Lilaren koordinatzalea dena) formakuntza dinamizatzeko (streaming saioak, eztabaida-foroa, zalantzak, etab.).

Hilabete honetan indarkeria sinbolikoaren mekanismoak ulertzen, hauen identifikatzeko tresnak garatzen eta indarkeria matxistari aurre egiteko kontakizun berriak sortzen aritu gara. IZENA EMAN URRIAren 20a arte! Doan!

Gizarte bakoitzak adosten du zer den indarkeria eta erabakitzen du zer izango den bortitza baita zer izango den bortitza eta jasanezina ere. Emakumeen aurkako indarkeriak beti izan du helburu eredugarri bat, emakumeok sistemaren agindupean egoten jarraitu nahi duena.

Tailer honek sistema zisheteropatriarkalak gorputz guztietan, bereziki disidenteengan, eragiten dituen indarkeriei buruzko online prestakuntza-prozesua izan nahi du, osasunean dituen ondorioetan sakonduz. Prestakuntza bereziki osasun-profesionalei zuzenduta dago.

Izena emateko epea: urriak 20. Galdetegia bete beharko da.
Hasiera data: urriak 25
Amaiera data: azaroak 21

 

PROGRAMA

1. GAIA: Indarkeria sinbolikoa errepresio-esparru zisheteropatriarkal gisa

2. GAIA: Gorputz ez-arauemaileekiko errepresioak betikotzeko sistemaren tresnak

3. GAIA: “Normala denaren” diskurtsoa, zapalkuntzak inposatzeko.

4. GAIA: Hizkuntza eta kontakizun berriak, bizitzeko duinak diren bizitzak eraikitzeko.

Programak streaming bidezko bi saio barne hartzen ditu, kolaborazio bereziekin:

  • Inaugurazio saioa: urriak 25
    Tatiana Romero “Ikusezina ikusaraztea. Nola begiratu indarkeria sinbolikoari dekolonialtasun potolotik
  • Itxiera saioa: azaroak 16
    La Santa Marica, “Degeneradas. Generoari eta sexualitateari buruzko oharrak”

METODOLOGIA

Tailerra online izango da eta astero modulu bat argitaratuko da. Gaian sakontzeko ikus-entzunezko eta irakurtzeko materialak igoko dira. Gainera, eztabaida-foro bat egongo da ikasitakoa komentatzeko eta partekatzeko.
Prestakuntza-prozesua amaitzeko, partaide bakoitzak amaierako lan bat egin beharko du, formakuntza-taldearen laguntza izanda.

Urriaren 22an online tailer honetan parte hartuko duten pertsonak baieztatuko ditugu eta formakuntzarekin hasteko esteka eta argibide guztiak erraztuko ditugu.

IZENA EMAN!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Itzuli