Maiatzaren 3an “Matxismoak hil eta pobretu egiten du, ergeldu egiten duelako. Indarkeria sinbolikoa eta errepresio patriarkala” Online Tailerraren edizio berria martxan jarriko da. Irantzu Varela-rekin batera (kazetari feminista eta Faktoria Lilaren koordinatzalea dena) indarkeria sinbolikoaren mekanismoak ulertzen, hauen identifikatzeko tresnak garatzen eta indarkeria matxistari aurre egiteko kontakizun berriak sortzen aritu gara. IZENA EMAN apirilaren 28a arte! Doan!
Gizarte bakoitzak adosten du zer den indarkeria eta erabakitzen du zer izango den bortitza baita zer izango den bortitza eta jasanezina ere. Emakumeen aurkako indarkeriak beti izan du helburu eredugarri bat, emakumeok sistemaren agindupean egoten jarraitu nahi duena.
[Pribilegiorako jaio ez diren gorputz guztien nagusitasun-posizioa mantentzeko tresnak dira feminitatea, heteroaraua eta aginte patriarkalak]
HELBURUAK
- Indarkeria sinbolikoaren mekanismoak ulertzea, indarkeria matxistak legitimatzeko esparrua direlako.
- Indarkeria matxitaren mekanismoak identifikatzeko tresnak garatzea bereziki sotilenak.
- Indarkeria matxistari aurre egiteko kontakizun berriak sortzeko estrategiak garatzea, bizitza duinak ahalbidetzen dituenak.
- 1. GAIA: Indarkeria sinbolikoa errepresio-esparru patriarkal gisa
- 2. GAIA: Sistemaren tresnak desberdintasunak betikotzeko
- 3. GAIA: “Normala denaren” diskurtsoa, zapalkuntza inposatzeko.
- 4. GAIA: Kontakitzun eta erreferente berriak sortzea, bizitzeko duinak diren bizitzak sinisteko eta sortzeko.
Edizio berri hau maiatzaren 3an hasi eta ekainaren 6an amaituko da. Matarial eta eduki guztiak euskaraz eta gaztelaniaz egongo dira, formakuntza-taldearekiko komunikazioak eta amaierako lana izan ezik, horiek gaztelaniaz egingo baitira.
Izena emateko galdetegi hau bete beharko da Apirilaren 28ra arte (doan). Plaza mugatuak dira!
Apirilaren 30ean online tailer honetan parte hartuko duten pertsonak baieztatuko ditugu eta formakuntzarekin hasteko esteka eta argibide guztiak erraztuko ditugu.
METODOLOGIA
Formakuntzaren programak 4 unitate didaktikoak osatzen dute, bakoitzak gomendatutako materialak izango dute. Gainera, tailerrean parte hartzen duten pertsonen gaineko jarraipen pertsonalizatua egingo du formakuntza-taldeak. Astero, gai berri bat argitaratuko da, formakuntzaren hasiera egunetik. Partaide bakoitzak amaierako lan bat egin beharko du, formakuntza-taldearen laguntza izanda.
Aurrerago, sorpresa gehiago kontatuko dizkizuegu…