“Indarkeria Matxistei buruzko hausnarketak. Basauri, Euskal Herria eta Kongoko Errepublika Demokratikoa” Jardunaldiak

“Indarkeria Matxistei buruzko hausnarketak. Basauri, Euskal Herria eta Kongoko Errepublika Demokratikoa” Jardunaldiak Image

Abenduaren 3an eta 4an, “Indarkeria Matxistei buruzko hausnarketak. Basauri, Euskal Herria eta Kongoko Errepublika Demokratikoa” Jardunaldika izango dira, Basauriko Marienean. Ekitaldi hauek, Emakumeen aurkako Indarkeria Erauzteko Nazioarteko Eguna, Azaroak 25, dela eta antolatu dugu, Basauriko Udalaren laguntzari esker.


ABENDUAK 3, OSTEGUNA 17:30

MAHAI INGURUA. Jeanne Nzuzi Nsambak Kongoko Errepublika Demokratikoa eta indarkeria matxistei buruz gogoeta egingo du. Joana Etxano Gandariasbeitiak, Mugarik Gabe GGKEkoak,  indarkeria matxistak Euskal Herrian eta honen inguruan egiten duten lana aztertuko du, eta Ana Isabel Sanz del Pozok, Basauriko Berdintasun teknikariak, udalerriko egoera aztertuko du ere bai.

ABENDUAK, 4 OSTIRALA 10:00-13:00

“TAILERRETIK EKINTZARA”, jarduera garatuko dugu, May Serrano Mujeres Imperfectas elkartearen eskutik. Dinamika ezberdinen bidez, mahai-inguruan eta solasaldian lortutako ondorioak aztertuko ditugu, guztion artean ekintza bat garatzeko. Mahai inguruan eta eztabaidan parte hartu zuten Basauriko elkarte eta taldeak bertan izango dira.

Itzuli