medicusmundi bizkaiak Leioako Umore Azokan parte hartuko du, emakumeen gorputzen kontrako indarkeria sinbolikoa performance batekin salatuz

medicusmundi bizkaiak Leioako Umore Azokan parte hartuko du, emakumeen gorputzen kontrako indarkeria sinbolikoa performance batekin salatuz Image

Ekintza hau Leioako “La vaca pinta” tailer artistikoan egingo da, maiatzaren 16an, ostirala, 18:30etik aurrera. Iniziatiba honekin, medicusmundi bizkaiak 2013an hasitako Ez nago salgai, eta zu? kanpainari jarraipena eman nahi dio.

 

Aurtengo Umore Azokaren hasiera dela eta, maiatzaren 15, 16, 17 eta 18an egingo dena, medicusmundi bizkaiak Salgai nago izeneko performancea antolatu du, Ez nago salgai, eta zu? kanpainari jarraipena eman ahal izateko. Ekimen honek, pasaden urtetik hona gorputz femeninoaren kontrako indarkeria sinbolikoa bistaratu nahi du, gazteen artean gero eta gehiago ematen den arazoa izaten delako.

Emanaldia Leioako “La vaca pinta” (José Ramón Aketxe enparantza 9, Leioa) tailer artistikoan egingo da, maiatzaren 16an, ostirala, 18:30etatik aurrera, eta May Serrano aktoresa izango da protagonista.

Performance honen eta Ez nago salgai, eta zu? kanpainaren bitartez, medicusmundi bizkaia elkarteak emakumeen aurkako indarkeria sinbolikoa emakumeen kontrako bortizkeria dela bistaratu nahi du, era horretan edozein motako emakumeen aurkako indarkeria deuseztatu ahal izateko, bai Bizkaian baita mundu osoan ere.

Indarkeria sinbolikoa emakumeek bete behar dituzten edertasun kanonetan oinarrituta dagoen bortizkeria da, hedabideek, modak, sare sozialek eta gizarteak orokorrean ezartzen dituena, arrakasta edo hondamendi soziala ematen dutenak.

Kontsumo jarraibideen eta edertasun kanonen ondorioz, jendarteak, orokorrean, eta nerabeek, batez ere, osasunaren aurkako praktikak eta ohiturak dituzte.

Hori dela eta, medicusmundi bizkaiak, Leioako Udaletxearekin batera, egoera hau salatzen du performance honen bitartez. Izan ere, egunero milaka nerabeei eragiten dien egoera da hau, gazteen gorputzengan eragindako presioak euren osasun fisikoa eta mentala hipotekatzen dituena, merkantzia moduan tratatuz, pertsonen osasunaren kontura negozioa egiteko nahian.

Ekimen hau “Atención diferenciada de la violencia de género para adolescentes y jóvenes con énfasis en la salud mental” izeneko Garapenerako Lankidetza proiektuaren parte da, medicusmundi bizkaiak eta Nuevos Horizontes Elkarteak Guatemalan garatzen dutena, Leioako Udaletxearen finantzaketari esker.

Itzuli