Euskadin osasungintzan egiten den gastu orokorrean lau eurotik bat finantzaketa pribaturako da.

medicusmundi “Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak eta osasun-sistemaren pribatizazio-prozesuak” azterlanaren emaitza garrantzitsuenak aurkeztu ditu prentsa aurrekoan Osasun publiko eta unibertsalaren alde. Inequidades en el acceso a la salud proiektuaren testuinguruan, medicusmundi GGKEak “Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak eta osasun-sistemaren pribatizazio-prozesuak” azterlanaren emaitza garrantzitsuenak aurkeztu zituen prentsaurrekoan. Azterlan hori 2014ko abendua eta 2016ko urria […]

Juan Luis Uriari, Osalde (Osasunaren aldeko Euskal Foroaren antolakunde kide) presidenteari, egindako elkarrizketa “Sektore ekonomiko boteretsuenek indarra egiten dute osasuna ahalik eta gehien pribatizatzeko”

Osakidetzako Osasun sailean egiten du lan baina, horrez gain, Juan Luis Uria Osaldeko presidentea da; elkarte hori Osasunaren aldeko Euskal Foroan dago, eta foro horretan zenbait antolakunde eta talde elkartzen dira osasun publiko eta unibertsalaren alde.  Izatez, egun, Foroak eta medicusmundik elkarrekin egiten dute lan proiektu bat gauzatzeko eta, proiektuak, ondoko helburua du, besteak beste: […]

Sexualitateari buruzko balioetan dagoen heziketa ezaren ohartarazpena egin du medicusmundi-k

Sexu Osasunaren Mundu Egunaren irailaren 4ko testuinguruan, medicusmundi GGKEk gogoeta bat egin nahi izan du Osakidetzak gai horretan eskaintzen duen kalitateari eta dituen erronkei buruz eta hainbat zerbitzu pribatizatzeko egin daitezkeen mugimenduetan jarri behar den arretari buruz. Inmaculada Vila, erakundean bolondresa dena,  ginekologo lanetan ari da aspalditik Osakidetzan, eta onartu du sexu osasunaren eta ugalketaren […]

LAN ESKAINTZA

Euskal Herriko Unibertsitateak eta medicusmundi k ikertzaile bat behar dute, bi erakundeek batera gauzatuko duten ikerketako eta esku-hartzeko proiektu batean lan egiteko. Proiektuaren helburuak dira euskal osasun-sistema erabiltzeko aukeren aldetik dauden gizartedesberdintasunak deskribatzea eta sistema sanitario publikoen pribatizazioko eta merkantilizazioko prozesuak identifikatzea.