Ura eta saneamendua denok eskura izateko, uraren gobernantza

Ura eta saneamendua denok eskura izateko, uraren gobernantza Image

2025eko apirilaren 3an Zabalketa GGKEak Ura eta Garapenerako Lankidetza Jardunaldia antolatu zuen Getxon, «“Naturan Oinarritutako Irtenbideen” logikan eta hori ahalbidetzen duten politika publikoen azterketan oinarritutako nazioarteko esperientzia teknikoen trukerako jardunaldia». Science aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, 4.400 milioi pertsonak (munduko biztanleen erdiak baino gehiagok) ez dute modu seguruan kudeatutako ur edangarririk eskuratzeko aukerarik; kezka horretatik abiatuta eta ura eskura izateko eskubide unibertsala bermatu nahian, esperientzia berritzaileak aurkeztu zituzten arlo horretan lanean urteak daramatzaten eragileek.

Jardunaldian parte hartu zutenen artean izan ziren Henk Holtslag, landa-eremuetako ur-horniduran nazioarteko erreferentea, Jaime Aguirre, TADEH Uraren Eskola Mugikorreko Euskadiko zuzendaria, Teresa López de Armentia, Zientzia Kimikoetan doktorea eta hondakin-uren tratamendurako sistema biologikoetan espezializatua, Miren Saiz, eLankidetza teknikaria eta AKUAL programaren arduraduna, eta Natxo Rodriguez Puertas, Bizkaiko Foru Aldundiko Lankidetzako eta Aniztasuneko zuzendaria.

 

 

 

 

 

Medicusmundi Bizkaiaren izenean, Ricardo Fernández Quintanak hartu zuen parte, 2007tik medicusmundi Bizkaiaren Erdialdeko Amerikako ordezkaria denak, elkarteko koordinatzaile teknikoa izateaz gainera. Uraren kudeaketari dagokionez urteetan zehar medicusmundik pilatu dituen gogoetak, ikaskuntzak eta lorpenak partekatu zituen; bereziki Hondurasko proiektuak izan zituen hizpide. Azaldu zuen ura osasunaren determinatzaile soziala dela eta, Erdialdeko Amerikako eskualdean, gaixotasun gehienek jatorri hidrikoa edo bektoriala dutela, edo urarekin eta haren kudeaketarekin lotuta dutela. Tokiko Larrialdi Batzordeekin, Udalekin, Osasun Idazkaritzarekin, Basoa Kontserbatzeko Institutuarekin, Komunitateko Patronatuekin, Komunitateko Ur Batzordeekin, Komunitateko Emakumeen Sareekin, tokiko GKEekin, Eliza Katolikoarekin eta, oro har, komunitatearen parte-hartzearekin egindako lanaz hitz egin zuen, emakumeen parte hartzearen garrantzia azpimarratuz. Beste lorpen bat ere aipatu zuen: udalarteko uraren kalitaterako laborategi bat eraikitzea.

Esteka honetan egindako aurkezpena eta jardunaldi osoa ikusi eta entzun daizteke:

URA ETA GARAPENERAKO LANKIDETZA JARDUNALDIA


 

 

 

 

 

VIDEO RESUMEN Jornada Agua y Cooperación al Desarrollo

Itzuli